Espainiako biomasa-merkatuaren segimendu-ikerketa

Biomasa beti erabili izan bada ere, duela gutxi arte, biomasa-merkatuaren berezitasunak zirela-eta, ez zegoen prezioei buruzko erreferentzia argirik. Horrek nolabaiteko ziurgabetasuna sorrarazten zuen erabiltzaile potentzialengan, eta, gainera, zailtasun erantsia ekartzen zuen biomasarekin lan egiten duten Energia Zerbitzuetako Enpresen eta erabiltzaileen arteko kontratuetan prezioak eguneratzeko orduan.

Hori dela-eta, Espainiako biomasa-merkatuaren segimendua egiten da 2014ko erdialdetik. Horretarako, sektoreko hainbat agenteri egindako inkestetan oinarrituta dagoen eta argitaratze-arloko iragazkien ezarpenarekin lotuta dagoen metodologia estatistikoa abiatu da, Espainian erabiltzen diren biomasen prezioa aldizka zehaztu ahal izateko.

Lan horren esparruan, biomasaren prezioei buruzko hiruhileko txostenak egin dira, bai eta nazio- zein nazioarte-mailako antzeko indizeekin lortutako emaitzen hiruhilekoko konparazioak egin ere. Biomasaren prezioen inguruan eskuratutako emaitzen laburpena ikus dezakezu IDAEren webeko "Prezio energetikoak" ataleko Ikerketak, txostenak eta estatistikak azpiatalean.

 

no-alt