GIT
Financiación a empresas habilitadas de Grandes Instalaciones Térmicas a partir de fuentes renovables en edificación

Resolución de 6 de abril de 2020, del Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía, E.P.E., M.P., por la que se publica la Resolución de 18 de marzo de 2020, del Consejo de Administración, que deja sin efecto la de 29 de marzo de 2011, por la que se establece la convocatoria y bases correspondientes para la habilitación de empresas colaboradoras en programa GIT con empresas del sector de las energías renovables para ejecución de grandes instalaciones térmicas en la edificación, publicada por Resolución de 7 de abril de 2011, de la Secretaría de Estado de Energía.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko Presidentetzaren Ebazpena 2011ko apirilaren 26an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Bada, Ebazpen horren bidez, eraikinetako erabilera termikoetarako energia berriztagarriak (biomasa, eguzki-energia eta geotermia) erabiltzeari buruzko GIT programan enpresak gaitzeko deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Energia berriztagarriak (biomasa, eguzki-energia termikoa eta geotermia) aprobetxatuz, eraikinetan energia termikoa ekoizteko instalazio handiak egitea sustatzeko beharrari erantzuteko sortu zen programa.

Duten tamainarengatik eta konplexutasunagatik, BIOMCASA, SOLCASA eta GEOTCASA programen deialdietan ezarritako mugetatik kanpo geratzen ziren proiektuei dago zuzenduta sustapen-lerro berri hori. Horretarako, eremu horietan instalazio handiak finantzatzeko sistema bat ezarri da, eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzen dituztenen premiei egokitutako kalitateko eskaintza sustatzea bermatuko duen energia-zerbitzuen eredua sustatzen jarraitze aldera, irmo, Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planaren esparruan.

Programa abiarazteko, IDAEk 17.000.000 euroko aurrekontu espezifikoa jarri du proiektu handiak egikaritzeko gaituta dauden eta programako betekizunak betetzen dituzten ESEek (Energia Zerbitzuetako Enpresek) aurkezten dituzten proiektuak finantzatzeko.

Proiektu bakoitzeko, inbertsio hautagarriaren (sorkuntza termikora bideratutako inbertsioaren) balioaren % 80 finantzatuko da gehienez, eta banakako proiektu bakoitzaren gehieneko finantzaketa-muga 3.000.000 eurokoa izango da (250.000 eurotik aurrerakoa SOLCASA GIT proiektuetarako eta 350.000 eurotik aurrerakoa BIOMCASA ETA GEOTCASA GIT proiektuetarako). Orrialde honetan bertan erantsitako dokumentuetan aurki ditzakezu eskabideak aurkezteko oinarriak eta eskabide-eredua.

no-alt
no-alt
no-alt
Basque