Nazioarteko proiekzioa

IDAEk, Energiaren Estatu Idazkaritzaren erakundea den heinean, nazioarteko proiekzio nabarmena dauka energia-arloan, eta bere bi xede estrategikok markatzen dute proiekzio hori: nazioarteko merkatuetan enpresa espainiarra egotea sustatzeak eta programa europarretan eta nazioarteko foro zein sareetan erakunde-ordezkaritza egotea sustatzeak.

Bi sektore handitan multzokatu daitezke jarduerak: batetik, Europar Batasunarekiko lankidetza dago, eta energia-politika nazionala erkidegoko politikekin koordinatzeari laguntzeko eta itzulera-tasa handitzeko programa erkideetan Espainiaren partaidetza sustatzeko xedea dauka. Bestetik, nazioarteko lankidetza dago, Espainiako enpresak bere eskarmentua, teknologia eta ezagutza erants ditzakeen beste erakunde eta eskualde batzuei begirakoa, eta Espainiako enpresa nazioartekotzen laguntzeko xedea dauka.

 

Europar Batasunarekiko lankidetza

Europar Batasunaren energia-politikari eta hainbat lantaldetan eta batzordetan egiten den partaidetzari segimendua egitea da jarduera nagusien helburua. IDAEk modu aktiboan hartzen du parte Europar Batasuneko Teknologia Energetikoen Plan Estrategikotik (SET Planetik) eratorritako lanetan, eta, bereziki, horren ekimen industrialetan. Gainera, HORIZON 2020 Ikerketarako eta Berrikuntzarako Esparru Programa hedatzeko lan handia egiten du, erakunde espainiarrei aholku emanez, eta teknikari nabarmendua dauka energiaren gizarte-erronkarako (energia seguru, garbi eta efizientea) puntu nazional gisa.

Bestalde, IDAEk parte hartzen du, baita ere, programa europar hauen barruko proiektuetan: Hala, egun, parte hartzen ari da ODYSSEE MURE eta Fair RHC Options and Trade (FRONT) proiektuetan, bai eta efizientzia energetikoari (EED), iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzeari (RES Directive) eta eraikinen efizientzia energetikoari (EPBD) buruzko Zuzentarauen transposizioaren segimendurako hiru ekintza itunduetan.

Bestetik, IDAE elkarlanean aritzen da Europako beste herrialde batzuekin, bai Energiaren Nazio Agentzien Europako Sarean (EnR) dituen energia-agentzien bidez, bai lankidetza europarraren proiektuetanhala nola; ePANACEA: Holistic Methodology-Calculation of Energy Efficiency Buildings, DRES2Market: Energia berriztagarrien parte-hartzea hobetzeko energia elektrikoaren eta zerbitzu osagarrien merkatuetan, ONEnet: Europarako Sarea edo Europako

.

Nazioarteko lankidetza

Jarduerak bi oinarri dauzka; batetik, ekimen edo antolakunde nazioartekoetan edo aldeaniztunetan parte hartzen da, Espainiako Administrazioa ordezkatuz edo horri lagunduz, eta, bestetik, jarduerak gauzatzen dira hainbat eremu geografikotan (hala nola, lankidetza eta laguntza teknikoa). Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziaren (IRENA)  segimendua egiten du IDAEk, eta agentziaren bileretan parte hartzen du. 2009an sortu zen agentzia, Bonn-en (Alemanian). Ekimen alemaniar batean dago horren jatorria. Danimarka eta Espainia ekimenari gaineratu zitzaizkien, energia berriztagarrien erabilera mundu osoan sustatzeko xedez. IDAEk, era berean, Clean Energy Ministerial (CEM) delakoan kokatuta dauden jardueretan egiten du lan. Bertan, Alemaniarekin eta Danimarkarekin batera, Espainia da eguzki- eta haize-arloen inguruko lantalde aldeaniztun baten burua. Horixe da Espainiak parte hartzen duen hiru ekimenetako bat. Ekimen horren barruan, eta IRENA buru izanik, mundu mailako eguzki- eta haize-atlasa aurkeztu da jada, eta beste teknologia batzuetara zabaldu nahi da; Global Atlas, energia berriztagarriak ezagutzeko erakundea, IRENA Renewable Energy Learning Partnership  (IRELP) eta energia berriztagarrien arloko gaitasunen garapen-premien diagnostikoa, eguzki- eta haize-sektoreei dagokiena (CaDRE). Energiaren Nazioarteko Agentziari (AIE) dagokionez, lehen Implementing Agreements (IA’s) esaten zitzaien eta orain TCP (Technology Collaboration Programmes) esaten zaienetan hartzen du parte IDAEk. Energiaren eremuko ikerketarako, garapenerako eta demostrazioetarako 40tik gora proiektu dira horiek, hainbat lantaldetan gauzatzen direnak: azken erabilerako teknologia energetikoei eta energia berriztagarrien zein efizientzia energetikorako teknologiei buruzko lantaldeak daude. IDAEk modu aktiboan hartzen du parte azken erabilerako teknologia energetikoei (EUWP) buruzko lantaldean. Bertan, urteroko bi bilera nabarmentzen dira, eta horien bidez sustatzen eta koordinatzen du IDAEk enpresa espainiarrek TCPen sarean duten partaidetza. Bestetik, eta besteren artean, IDAEK foro hauetan laguntzen du, Espainia ordezkatuz: Alliance for Rural Electrification (ARE)Global Bioenergy Partnership (GBEP) eta  Renewable Energy Policy Network for the 21st Century (REN21)

Latinoamerikako eta Mediterraneoko eskualdeak dira lankidetzarako lehentasunezko eremuak. Latinoamerikan, lankidetza teknologikoko hainbat proiektu burutu ditu IDAEk. Horietako bat da, adibidez, Tech4CDM proiektua, garapen garbirako mekanismoak sortzeari begirako energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren teknologiei buruzkoa. Horretarako, aldebiko elkarlana egin da eskualdeko herrialde nabarmen ia guztiekin, eta harremanak eduki dira erakunde oso garrantzitsuekin; Energiaren Latinoamerikako Erakundearekin (OLADE), adibidez.

Mediterraneoko eskualdean, IDAEk modu aktiboan hartzen du parte Mediterraneoaren aldeko Batasunak energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren arloan egiten dituen jardueretan.

Horretaz gain, Espainiako Lankidetzaren proiektuetan edo funts europarrekin batera finantzatutako proiektuetan hartzen du parte, bai eta aldebiko lankidetza-jardueretan ere, eremuko beste herrialde batzuekin batera. "Jordaniarekin senidetu" proiektua nabarmentzen da. Europar Batzordeak finantzatu du, eta IDAEk parte hartu du Espainiako Sare Elektrikoarekin (REE) batera, aholku emanez NEPCO Jordaniako sare elektrikoaren operadoreari, energia berriztagarriak bere sistema elektrikoan sartzeko eta transmisio-sarea optimizatzeko arloetan (2016an amaitu zen).

Bestalde, Energiaren Nazio Agentzien Mediterraneoko Erakundearen (MEDENER) kide sortzailea da. www.medener.org

Europako Batzordeak finantzatutako MEDENER-eko MEETMED (Mitigation Enabling Energy Transition in the Mediterranean Region) proiektua abian jartzea. Sar zaitez informazio guztia hemen: https://meetmed.org

Afrikan, herrialde mediterraneoez gain, IDAEk 2010etik laguntzen du Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoaren (CEDEAO)  Energia Berriztagarrietarako eta Efizientzia Energetikorako Eskualde Zentroa (ECREEE) abiarazten. Horren xedea da CEDEAOn bilduta dauden Afrika mendebaldeko hamabost herrialdeetan energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa sustatzea, eta Espainiaren finantza-laguntza dauka, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziaren (AECID) bidez. Azkenik, garrantzitsua da nabarmentzea IDAEk harremanak dauzkala beste herrialde batzuekin, Espainiako Enbaxaden Merkataritza Bulegoen bitartez.

 

Bestelako informazio interesgarria

HORIZON 2020

Programa LIFE

REN 21. Renewables Global Status Report GSR. Resumen anual completo del estado de las energías renovables.

VI Convocatoria de Financiación de Proyectos de Energía Renovable, reproducibles, escalables y de carácter transformador, en los países en desarrollo. Acceda a la información sobre las solicitudes de financiación, participar como experto o conocer más sobre las oportunidades de cofinanciación. La Agencia Internacional de Energías Renovables (IRENA) y el Fondo de Abu Dhabi para el Desarrollo (ADFD)  han colaborado en la provisión de un Fondo de Proyectos conjunto para apoyar proyectos de energía renovable replicables, escalables y potencialmente transformadores en países en desarrollo

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Nazioarteko Harremanetarako Sailarekin.

 

no-alt
no-alt
no-alt
no-alt
no-alt
no-alt
no-alt
no-alt