Kogenerazioa

Kogenerazioa honela definitzen da: energia mekaniko edota elektrikoaren eta energia termiko erabilgarriaren baterako sorkuntza, prozesu sekuentzialean egiten dena.

Motor alternatiboek eta gas- edo lurrun-turbinek eratu ohi dute kogenerazio-instalazio bat, eta energia mekaniko eta hondar-bero edo ihes-bero bihurtzen dute erregaian dagoen energia. Normalean, alternadore baten bidez bihurtzen da energia mekaniko hori energia elektriko, eta ur-lurrunean, ur beroan, olio termikoetan eta gas beroetan berreskura daiteke hondar-beroa; hala nola, ezarpen termikoetarako prest dauden fluxu bero-eramaileetan.

Azaldutako ekipo horiez gain, kogenerazio-instalazioek ekipo laguntzaileak eduki ditzakete. Horiek erregaia erabil dezakete, baina ez energia mekanikoa edo elektrikoa ekoizteko xedez, energia termikoa edo beroa sortzeko baizik, kogenerazio-sistemek emandakoari laguntzeko edo hori ordezkatzeko. Mota horretako ekipo ohikoenak hauek izaten dira:

Sorgailuak edo galdara konbentzionalak, beroaren sorkuntza unean-uneko eskariari egokitzeko, edo ekipo nagusiek huts eginez gero horien erreserba erabiltzeko.

Errakuntza-osteko sistemak, zeintzuek azaldutako xede bera duten, edo aire freskoko sistemak, motor nagusiak huts eginez gero hornikuntza areagotzea edo ziurtatzea ahalbidetzen dutenak.

By-pass sistemak, motorrak larrialdi-sistema gisa erabiltzea ahalbidetu dezaketenak (beroa berreskuratu gabe), edo talde elektrogenoak, elektrizitatea bakarrik behar duten eskari batzuk ziurtatzeko.

no-alt
no-alt