Energia-eraldaketa

Energia primarioa amaierako energia (azken kontsumitzaileen sektoreetan erabiltzeko egokia) bihurtzen duten jarduera guztiak hartzen ditu energia-eraldaketaren sektoreak. Jarduera horien barruan, petrolioa fintzeko sektoreak, elektrizitatea sortzeko sektoreak eta kogenerazioko sektoreak sartzen dira.

IDAEren jarduera, energia-eraldaketaren sektoreari dagokionez, Espainian kogenerazioko teknologia sustatzean oinarritu da funtsean. Modu aktiboan hartu du parte teknologia efiziente hori garatzeko unean, finantzaketaren bidez (bai enpresen aldi baterako batasunen bitartez, bai interes ekonomikoko taldeen bitartez). Askotariko proiektuak finantzatu ditu industria-sektore ia guztietan, baina baita hirugarren sektorean eta egoitza-sektorean ere.

Kogenerazioa honela definitzen da: energia mekaniko edota elektrikoaren eta energia termiko erabilgarriaren baterako sorkuntza, prozesu sekuentzialean egiten dena.

Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren Energiaren Estatu Idazkaritzaren laguntzaile tekniko gisara, ezar daitekeen legeria egiten laguntzen du IDAEk, bai eta Europako zuzentarauek kogenerazio-instalazioei ezartzen dizkien betebehar jakin batzuk betetzen ere.

no-alt