4 ekintza eremu ezberdin biltzen dituen eta dagoeneko habian dauden beste ekintza batzuk osatzen dituzten gure herrian energia eraginkortasuna eta aurreztea areagotzeko 31 neurriak azkenaldi honetan petrolioaren prezio igoerak sorturiko egoeraren ondorioz sortu dira diote.
Agertoki hau herrialde inportatzaile guztietan bera da. Beraz, hasiera batean ez dauka zertan ekonomia espainiarraren lehiakortasunean eragin. Dena den, badira Espainiako egoera energetikoan uneko energia-prezioen joerak kezkagarriagoak bihurtzen dituzten zenbait baldintza. Gure balantze energetikoan erregai fosilek duten garrantziak, gure energia-mendekotasun handiarekin eta gehiegizko energia kontsumoarekin batera, energia-prezioen egoeraren aurrean gure herrialdea askoz ere ahulago bihurtzen dute. Datu ofizialen arabera, azken urtean petrolioaren prezioak izan duen igotzea kontutan izanik, "gaur gure herria orain dela urte bat baino 17.000 milioi euro pobreagoa da”.
Gobernuaren ekintzak “jokaera bikoitz bat" izan behar du. Epe erdi eta luzera, denbora bat behar duen prozesu bat baita eta teknologiaren eboluzio marjina garrantzitsua baita, Espainiak energia berriztagarriak sustatzen jarraituko du. Honela, gura kontsumoan erregai fosilek duten garrantzia gutxituko da, honek CO2 isurtzeetan eta, energia-iturri autonomoa denez, atzerritik datoren energiaren mendekotasunean dakarren eragin positiboarekin.
Baina epe laburrean, Espainiak energia eraginkortasun eta aurrezteari bultzada berri bate mango dio. Energia aurreztearen onurak ez dira atzerriarekiko mendekotasunera mugatzen; iraunkortasunarekin ere zerikusia du, CO2 isurtzeak gutxitzen baitira.
Helburua keta jokaerak
Planean 2008-2011 eperako planteatu da eta bere helburua energia kontsumoa 44 milioi petrolio upeletan gutxitzea da, hau da 6 milioi petrolio tona. Beste modu baten esanda, Espainiak urtero inportatzen duen petrolioaren %10a.
Helburu hauek lortzeko amaierako energia kontsumoaren %40aren arduraduna den garraio sektorean, %30a suposatzen duen industrian, %17a kontsumitzen duen partikularren sektorean, %9aren arduradun den hirugarren sektorean eta nekazal-sektorean, %4, jardutea da. Planaren neurriak 4 jarduera eremuren inguruan artikulatu dira. Lehengoa zeharkakoa, bigarrena higikortasunekoa, hirugarrena eraikinetarako eta azkena energia aurrezterako.
Zeharkako neurriak
- Zerbitzu Energetikoen Enpresak garatzeko sustapena abian jarriko den zeharkako neurrietariko bat da. Zerbitzu Energetikoen Enpresa batek bezeroaren energia-instalazioak eta kudeaketa hobetzen du, inbertsioak erdi-epean eta epe luzean lortutako aurrezteen bidez berreskuratuz. Hauek sustatzeko beraien segurtasun juridikoa bermatuk oda, finantziazioa erraztuk oda eta kontratazio publikoak egingo dira.
- Halaber, Ministerioak Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía - IDAE erakundearen aurrekontua bikoiztuko du enpresa handi eta industria-taldeen proiektu estrategikoak babesteko. IDAEk lehenago aurreikusitako 60 milioi beharrean 120 milioi euro izango ditu proiektu hauek sustatzeko, para ayudar a impulsar estos proyectos.
- Energetikoki bermatutako enpresek, hau da, AENOR ziurtagiria duten enpresak, kontratazio publikoetan abantaila izango dute.
- Azkenik, zeharkako jarduera edo ekintza horizontal hauen barne, urte honetan bertan Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kontseiluarekin hitzarmen bat sinatuko dugu erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarteen bidez energia aurreztearen abantaila eta instrumentuei buruzko heziketa eta informazio kanpainak abiarazteko.
Higikortasuna
Higikortasunaren sektorean ibilgailuentzako eta gidatze eraginkorrago bat lortzeko neurriak sustatuko dira, eta garraio publikoarengan eragina izango duten ekintzak jarriko dira martxan. Gainera, auto elektrikoen erabilera sustatzeko proiektu pilotu bat abiaraziko da.
- Ibilgailuen eremuan, Autonomi-Erkidegoekin eta Erakunde Lokalekin batera auto elektrikoen erabiltzen hasteko proiektu pilotu bat burutuko da, berauen bideragarritasun tekniko, energetiko eta ekonomikoa frogatzeko asmoz. Proiektu honen helburua, automobil-industriarekin batera adostuta, 2014. urtean milioi bat ibilgailu elektriko eta hibrido izatea da, ahal den neurrian estatu barruko produkzioa gailenduz.
- Estatuko Administrazio Orokorrak, kontratazio publiko prozeduren barruan, lehentasun irizpide bat ezarriko du A eraginkortasun energetikoa duten autoengan.
- 2009. urtean, ibilgailu publikoen flotaren %20ak gutxienez bioerregaiak erabili beharko du, 2012. urterako ezarritako %38ko helburura heltzeko.
- Bioerregaien inguruan, beharrezko araudiak garatuko dira 2010. urtean ibilgailuen erregai kontsumoaren %5,83ko helburua beteko dela ziurtatzeko.
- VIVE (El Plan VIVE (Ibilgailu berritzailea – Ibilgailu ekologiakoa) Plana 2010. urtean martxan izango den beste neurri bat da. 15 urte baino gehiago dituzten 240.000 ibilgailu berritzeko aukera emango du, petrolio kontsumoan aurrezte nabarmen bat lortuz, bideko segurtasuna hobetuz eta CO2 isurtzeak gutxituz.
- Etxetresna elektrikoen eredua jarraituz, ibilgailu fabrikatzaileek kontsumitzaileari erostera doan ibilgailuaren kontsumo energetikoa eta isurtzeak jakinarazi beharko dizkio etiketa energetiko konparatibo baten bidez.
- Energia kontsumori dagokionez gidatze eraginkor bat sustatzeko, hiri handien sarreretan eta hauen ingurabide eta trafiko handiko bideetan abiadura mugak batezbestekoz %20an gutxitzeko proposamen bat aurkeztuko da hiru hilabete barru.
- Halaber, hiritarrei zuzenduriko ibilgailuak eraginkorrago gidatzeko teknikei buruzko kanpainak burutuko dira.
- Garraio publikoari buruz, Europako Inbertsio Bankuarekin berariazko finantziazio linea bat negoziatuko da ahalik eta hiri-higikortasun iraunkor planik gehien babesteko. Honela, udalerriek beraien garraio publiko sistema hobetu , ibilbide alternatiboak bilatu, ibilgailu eraginkorragoak erosi, etab. egin ahalko dute.
- Eraginkortasun energetiko irizpideak ezarriko dira udalerrien garraio publikoaren finantziaziorako Administrazio Zentralaren laguntzak kalkulatzeko orduan.
- Telefonia mugikor sareko operadore guztiei estatuko hiri guztietako metro sarean estaldura izatea exijituko zaie.
- Dagozkien Autonomi-Erkidego eta Udalbatzekin asteburutan metroaren irekiera orduen hedaketa adostuko da.
- Halaber, hiri eta herrietan bizikletaren erabilera sustatuko da, aurrez Lekuko Erakundeekin hitzartuz, erabilpen publikorako bizikleta sistemak eta hiri barruko bizikleta-bideak bultzatuz.
- Bostehun mila biztanle baino gehiagoko hirien kasuan, 2012. urterako BUS-VAO deritzen garraio kolektiborako erreserbatutako bideak ezarriko dira.
- Estatuko Administrazio Orokorrak 100 langile baino gehiago duten lantokietarako higikortasun planak izango ditu, besteak beste, langileen bizilekuen araberako autobus ibilbideak ezarriz, hauek beraien lanpostuetara beraien autoa erabili gabe iristeko aukera izan dezaten.
- Aireko ibilbideak hobetuko dira Defentsa Ministerioko aire-espazioko korridoreak erabiliz. Honela, aireko ibilbide komertzialen luzera gehienez ere %10an gutxitu ahal izango da, erregai aurrezten abarmen bat lortuz.
Eraikinetan energia aurreztea.
- Eraikinei dagokien energia aurrezte neurrien artean, etxebizitzak ez diren eraikinetan eta beste espazio publiko batzuen barruan aire girotuaren tenperatura mugaketa azpimarratu beharra dago, ospitaleak eta giro baldintza bereziak behar dituzten beste zentro berezi batzuk salbu. Honela, eraikin hauetan eta espazio publikoetan tenperatura ezingo da inoiz 26º baino gutxiago izan udan eta ezta 21º baino altuagoa neguan.
- Azpiegitura Turistikoen Berritze planaren inguruan, zeienek 2009. urtean 500 milioi eurotako aurrekontua duen, zenbateko honek zati bat gordeko dugu esandako instalazioetan energia aurreztea sustatzen duten inbertsioen finantziaziorako.
- Eraikuntza Berrien Energia Eraikuntzari buruzko Errege-Dekretuaren Aldaketa, zeinek Estatuko Administrazio Orokorraren eraikin berriek kalifikazio energetiko altu bat lor dezaten betebeharra ezartzen duen.
Aurrezte energetikorako neurriak
- EuropakoK omisioarekin bat lan egingo dugu eraginkortasun baxuko bonbillak merkatutik kentzeko data 2012. urtera aurreratzeko.
- Trantsizio hau errazteko eta gabetzea guztiz lortu arte, 2009an eta 2010ean kontsumo gutxiko bonbilla bana emango da doan argiaren fakturarekin bat etorriko den opari-txartel baten bidez. Guztira, 49 milioi kontsumo gutxiko bonbilla doan kontsumitzaile guztientzat. Goritasunezko bonbillek baino %80 energia gutxiago kontsumitzen dutela, eta 6 eta 8 aldiz gehiago irauten dutela kontutan izanik, elektrizitate aurrezte nabarmen bat lortuko da. Programa hau fabrikatzaile guztiei zuzenduriko deialdi publiko baten bidez artikulatuko da.
- Aldi berean, kontsumo gutxiko 6 milioi bonbilla banatuko dira 2x1 programa baten bidez goritasunezko bonbillen borondatezko aldaketarako.
- Estatuko Administrazio Orokorraren elektrizitate kontsumoaren kasuan, 2009ko lehenengo erdian 2008ko epe berarekin konparatuz %10 bat jaisteko betebeharra ezarriko da. Aurrezte maila hau hirurtekoan berdin mantenduko da.
- Argiztatze publikoaren eremuan, herriko argiteria instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetuko da.
- Halaber, autobia eta autopisten argiztatzeen energia kontsumoa %50ean gutxituko da.
- Hiriko eta hiriarteko tren-enpresei galgatzeetan berreskuratutako elektrizitatea beraien fakturan konpentsatzeko arau bat ere bultzatuko da.
- Azkenik, energia elektrikoa garraiatzean eta banatzerakoan izaten diren galerak gutxituko dira.
Guztira, 31 neurri hauek 245 milioi euroko kostua izango dute eta Planaren iraupen epean zehar banatuko dira. Gehienbat IDAEk finantzatua dago. Neurri hauek izango duten bultzadari esker, 2011rako izango den usteko guztizko aurreztea 5,8 eta 6,4 milioi petrolio baliokide tonakoa izango da, hau da, aurreztea 42,5 eta 47 milioi petrolio upelen baliokidea izango da.