Energia Etiketatzeko era Berria
Etiketa energetikoa Europan aplikatzen da eta elektrizitatea kontsumitzen duten gailuak erosten dituzten pertsonen zerbitzura dagoen tresna bat da. Kontsumitzaileari etxetresna elektriko baten eraginkortasun energetikoa zein den azkar jakitea ahalbidetzen dio. Salgai jartzen diren etxetresna elektriko guztietan jarri behar da.
Etiketa energetikoa derrigorrez izan behar duten etxetresna elektrikoak ondorengoak dira:
Hozkailuak eta izozkailuak.
Garbigailuak.
Plater-ikuzgailuak.
Lehorgailuak.
Garbigailu - lehorgailuak.
Etxeko argi iturriak.
Labe elektrikoa.
Aire girotua.
Etiketen zati bat berdina da kasu guztietan, bertan, marka, tresnaren izena eta eraginkortasun energetiko maila azaltzen dira; beste zati bat, aldiz, etxetresna elektrikoen arabera aldatzen dira eta bertan, bestelako ezaugarri batzuk azaltzen dira beren funtzionaltasunaren arabera, adibidez, hozkailuen kasuan, izozteko ahalmena, eta garbigailuen kasuan, zenbat ur kontsumitzen duen.
7 eraginkortasun maila daude eta kolore eta letra kode baten bitartez identifikatzen dira; eraginkorrenak berde kolorea eta A letra daramatzatenak dira; eraginkortasunik txikienekoek, aldiz, gorria eta G letra daramatzate. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, “Energiaren gidaliburu praktikoa” ikusi.
Horrez gain, IDAEk Informatzeko Tresna gisa kontsumitzailearen esku jarri duen datu-basera ere sar zaitezke, bertan, A mailatik gorako etiketa energetikoa daukaten etxetresna elektrikoak aurkituko dituzu, baita horien ezaugarri garrantzitsuenetariko batzuk ere. Datu-base honetan Espainiako merkatuan aurki ditzakezun ia etxetresna elektriko guztiak daude eta aldizka eguneratuko da ANFELek (Behe Lineako Etxetresna Elektrikoen Fabrikatzaile eta Inportatzaileen Elkarte Nazionala) eta ANGEDek (Banaketa Enpresa Handien Elkarte Nazionala) emandako datuen bitartez, datu-basean boluntarioki sartu nahi izan duten fabrikatzaileek ofizialki adierazitako informaziotik abiatuz.