Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

icono facebook icono twitter
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Domotika

Domotika etxebizitzari aplikatutako automatizazioak eta kontrolak osatzen dute. Elkarren artean komunikatzeko gaitasuna duten ekipamenduak erabilita gauzatzen da. Ekipamendu horiek etxebizitzaren erabiltzaileak aurrez ezarritako algoritmo edo programa baten jarraibideak betetzeko gaitasuna dute. Erabiltzailearen beharren araberako aldaketak egiteko aukera ere eskaintzen dute. Ondorioz, domotikak bizi-kalitate hobea eskaintzen du, etxeko lana arindu egiten du, ongizatea eta segurtasuna hobetu eta energiaren kontsumoa arrazionalizatu egiten du. 

Etxean sistema domotikoak jarrita, argiztapena, klimatizazioa, ur beroa, ureztapena, etxetresna elektrikoak eta abar zentzuz kudea daitezke, baliabide naturalak hobeto erabiltzeko eta kostu txikiagoko tarifen ordutegiak erabiltzeko aukera ematen baitute, horrela energia-fakturak merkatzeaz gain, erosotasuna eta segurtasuna areagotuz.

Espainiako Domotika Elkarteak (CEDOM), IDAErekin batera, honako gida hau prestatu du: Nola aurreztu energia etxean domotika instalatuta. Lortu erosotasun eta segurtasun handiagoa. Herritarrentzako gida bat da, domotikak energia aurrezten eta arduraz kontsumitzen nola laguntzen duen jakin dezaten.

Kanpoko lotura interesgarriak: 

Espainiako Domotika Elkartea (CEDOM) 



Erabiltzen hari den urrutiko aginte baten lehen planoa.


ATXIKITAKO AGIRIAK (Beste orri baten irekiko dira)



RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren