Eraikinen Instalazio Termikoen Arautegiak (RITE) ongizate termikoko eta higieneko eskaerak erantzutera bideratutako instalazioek bete beharreko baldintzak finkatzen ditu, horretarako, berogailu-instalazio, aire girotu eta etxeko ur beroaz baliatuta, energiaren erabilera zentzuzkoa lortze aldera.
2007ko uztailaren 20ko Ministroen Kontseiluak aurrekoa indargabetzen zuen berrikusitako RITE testu berria onetsi zuen. Hau da, 1027/2007 Errege Dekretua . Beranduago, hutsen zuzenketa argitaratu zen.
2009ko abenduaren 11n argitaratu zen 2009ko azaroaren 27ko 1826/2009 Errege Dekretua (Real Decreto 1826/2009, de 27 de noviembre), 2007ko uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako eraikinetako instalazio termikoen araudia aldatzen duena.
2010/02/12ko 38. zenbakiko BOEn argitaratutako 1826/2009 Errege Dekretuko akatsen zuzenketa (Corrección de errores ).
2010/05/25eko 127. zenbakiko BOEn argitaratutako 1826/2009 Errege Dekretuko akatsen zuzenketa. (Corrección de errores)
Araudiaren berrikusketan bat etorri dira: eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko 2002/91/CE Direktiba partzialki aldatzeko beharra, Eraikuntzaren Kode Teknikoko “Energiaren Aurrezteko oinarrizko dokumentaurekiko” harmonizazioa, instalazio mota horretako energiaren aurrezki eta eraginkortasuneko eskakizun berrien txertaketa eta azken urteetako aplikazio praktikoaren esperientzia.
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Etxebizitza Ministerioak batera landu dute Errege Dekretua.
RITE arautegiak eraginkortasun energetikoari dagokionez xedatutako eskakizun nagusiak hauek dira:
Errendimendu energetiko handiagoa beroa eta hotza sortzeko ekipamenduetan eta fluidoak mugitzera eta garraiatzera bideratutakoetan.
Isolamendu handiagoa fluido termikoen ekipamenduetan eta eroapenean.
Aire girotua instalatutako lokaletarako aurrez ikusitako diseinu-baldintzak mantentzeko erregulazio eta kontrol hobea.
Eskuragarri dauden energia berriztagarriak erabiltzea, batik bat, eguzki-energia eta biomasa.
Energia berreskuratzeko azpisistemen txertaketa eta hondar-energiaren ustiapena.
Kontsumoa kontabilizatzeko nahitaezko sistemak, instalazio kolektiboen kasuan.
Kutsagarrienak diren erregai solidoak pixkanaka desagertzea.
Hain eraginkorrak ez diren ekipamendu sorgailuak pixkanaka desagertzea.
RITE arautegiaren eskakizunak betetze aldera, arau-izaerarik gabeko dokumentu tekniko gisa definitzen diren aitortutako dokumentu delakoak sortu dira eta horiek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Etxebizitza Ministerioaren baterako aitorpena dute. RITE arautegiko 7. artikuluari jarraiki, RITEk aitortutako dokumentuen erregistro orokorra sortu da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energia Idazkaritza Nagusiari atxikita.
RITE arautegiak, gainera, aldian behin –5 urtez behin gutxienez– eraginkortasun energetikoko eskakizunak berrikusteko eta eguneratzeko betebeharra ezartzen du. Eginkizun hori RITEko Aholkularitza Batzordeari dagokio; proposamenak egiteaz arduratuko da, teknikaren bilakaerari eta politika energetiko nazionalari jarraiki.
Errege Dekretu horrek estatuko oinarrizko arau-izaera du. Hori aplikatzeko, komunitate autonomoek dagokien araudi osagarria garatu beharko dute. Komunitate autonomoek, beren lurraldean finkatutako instalazioen kasuan, gai horiei buruzko baldintza osagarriak sartu ahal izango dituztela esan nahi du horrek.
2007ko RITE aurkezpen-jardunaldiak (Eraikinen Instalazio Termikoen Arautegia). IDAEk eta Etxebizitza Ministerioak, komunitate autonomoekin batera, komunitate autonomo bakoitzean RITE berria aurkezteko eta hedatzeko jardunaldiak antolatu dituzte.
Eskuratu dokumentazioa 2007ko RITE aurkezpenean:
Aurrekariak eta 1. atala (PDF formatua) – Deskargatu aurkezpena
IT.1 – Jarraibide teknikoa.- Ongizate eta higieneko eskakizunak (PDF formatua) – Deskargatu aurkezpena
IT.1.2 – Jarraibide teknikoa.- Eraginkortasun energetikoaren eskakizunak (PDF formatua) – Deskargatu aurkezpena
IT.1.3 – Jarraibide teknikoa.- Segurtasuneko eskakizunak (PDF formatua) – Deskargatu aurkezpena
IT.2 – Jarraibide teknikoa - Muntaia | IT.3 Jarraibide teknikoa – Mantentze-lanak eta erabilera | IT.4 -. Jarraibide teknikoa - Ikuskapena (PDF formatua) – Deskargatu aurkezpena
Esteka interesgarriak
RITE berriztatzeko parte hartu eta lagundu duten erakundeen kontaktuak
Klimatizazioko energiaren aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko gida teknikoak
IDAEk, eraikinen instalazio termikoen eraginkortasun energetikoa hobetze aldera, Erabiltzaile, ikuskari, mantentzaile, instalatzaile eta proiektugileei zuzenduriko zenbait Gida Teknikoren erredakzioa sustatu du.