Traktore berria erostean, pentsatu al duzu inoiz zeinek gastatuko duen gasolio gutxien bere balio-bizitzan? Zein da eraginkorrena?
IDAEk eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak metodologia bat sortu dute nekazaritzarako traktoreak duten energia-eraginkortasunaren arabera sailkatzeko (etxeko tresnentzat eta autoentzat sortu diren gisan).
Sailkapen hori Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen laborategi ofizialetatik eskuratutakoa da.
Ikusi sailkapena eta jakin erosiko duzunak energiaren ikuspegitik zer ezaugarri dituen. Kontuan izan Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak 457/2010 Errege Dekretuan (nekazaritzako makinen parke nazionala berritzeko laguntzak) traktore berri eraginkorrenak erostea lehenesten dela eta laguntzaren zenbateko-oinarria 30 euro zaldi-potentziako handitzen dela erositakoa energia-eraginkortasunean A kategoriakoa bada eta 10 euro zaldi-potentziako B kategoriakoa bada. Horrela dago jasota haien webgunean argitaratutako tauletan.
Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Espainiako Estrategiaren (E4) Ekintza Planak nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza neurriak hartu beharreko sektore estrategikotzat ditu. 2010ean kontsumoa 3.270 ktep-era iritsi zen, Espainian urte hartan kontsumitutako energiaren % 3,5, alegia.
Kontsumo horren barruan, nekazaritzako eta abeltzaintzako makina autopropultsatuei dagokiena % 53 da; ia dena lurra lantzearen eta laborantzan traktoreak erabiltzearen ondoriozkoa. Beraz, energia-kontsumoa gutxitzea, hein handi batean, makina horien energia-eraginkortasuna hobetzetik etorriko da.
IDAEren eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruen Ministerioaren ekimenez, traktoreak berritzeko administrazioaren planetan energia-eraginkortasunaren irizpideak aintzat hartzea proposatu zen. Beraz, nekazaritzarako traktoreak energia-eraginkortasunaren arabera katalogatzeko prozedura bat jarri behar izan zen, ondoren, laguntza publikoetan traktore eraginkorrenak erostea lehenesteko. Nekazaritza Ingeniarien Goi Eskola Teknikoetako irakasle-talde baten eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniarien laguntzarekin, energia-sailkapen hori egiteko metodologia garatu da.
Kalifikazioa Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen laborategi ofizialetan eskuratutako datuetan dago oinarrituta. Potentziari eta erregai-kontsumoari dagozkion datuak neurtzen dira eta horri esker, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioaren Nekazaritzako Estazio Mekanikoak Espainian saltzen diren nekazaritzako traktoreen sailkapena egin du energia-eraginkortasuna kontuan hartuta.
Horrela, nekazariei energiaren ikuspuntutik erraza, erabilgarria eta eraginkorra den informazioa ematen zaie erostera doazen traktoreari buruz, Espainiako merkatuan saltzen diren modelo gehienen energia-eraginkortasuna alderatzeko metodo bat eskainiz.
Traktoreak energia-eraginkortasunaren arabera sailkatzeko metodologia
Ckt indize bat kalkulatu da traktoreen kontsumo espezifikoari dagozkion balioetatik abiatuta. Energia-eraginkortasunari buruzko sailkapena ckt balioaren eta potentzia nominalaren arteko harremanaren arabera egiten da. Azterketa konparatiboan aintzat hartu beharreko faktorea da. (Traktoreen kontsumo espezifikoa txikitu egiten da potentzia handitu ahala).
Ondorengo irudian ageri da ckt indizearen koordenaden eta potentzia nominalaren puntu-hodeia.

ckt indizearen eta potentzia nominalaren araberako tarteen ereduen banaketa bost tartetan ezarri da: A-tik E-ra.
Sailkapen honetarako erabilitako tarteak erdiitxiak dira eta tarte eraginkorraren barruan, ckt balioa muga gainetik duen ereduaren alde egiten du beti. Sailkapenaren 2011rako emaitza irudian ageri da. Aztertutako 421 traktore-modeloak kategoriaka banatu dira.

Potentzia mailari eta motrizitate motari erreparatuta, aztertutako 421 traktoreak honela sailka daitezke:
| POTENTZIA | KALIFIKAZIO ENERGETIKOA | MOTRIZITATEA | |||||||
| Tartea | Unit. | A | B | C | D | E | 2 RM | 4 RM | KATEAK |
| >250 CV | 23 | 13 | 3 | 1 | 5 | 1 | -- | 16 | 7 |
| 150 - 250 CV | 76 | 23 | 29 | 17 | 3 | 4 | -- | 74 | 2 |
| 100 - 150 CV | 116 | 7 | 37 | 41 | 28 | 3 | 4 | 112 | -- |
| 50 - 100 CV | 184 | 29 | 51 | 44 | 38 | 22 | 29 | 155 | -- |
| < 50 CV | 22 | -- | 7 | 5 | 1 | 9 | 7 | 15 | -- |
| Guztira | 421 | 72 | 1127 | 108 | 75 | 39 | 40 | 372 | 9 |
Zerrendako traktore-modeloak, araudiaren datuak izanik, goian azaldutako prozedurari jarraituz aztertu direnak dira. Prozedura horren arabera ebatzi da 5 energia-kategorien artetik kategoria batekoak direla.
Baliteke alderen bat egotea zerrenda honetako modeloen eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Ingurune Ministerioak argitaratutako zerrendakoen artean. Izan ere, IDAEren zerrendan aztertutako modelo guztiak daude (eta datuak eskura zeudenez, sailkatu ahal izan direnak) uneren batean Espainian merkaturatu ez arren. Ministerioaren zerrendan, berriz, Espainian merkaturatzen diren eta aztertu diren modeloak daude. Beraz, RENOVE Planaren bidez energia-eraginkortasunaren atalean diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte MIngurumen, Landagune eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren webgunean A eta B kategorietan ageri diren modeloek.