Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

icono facebook icono twitter
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Herri-administrazioak

IDAEk zerbitzu publikoetan egiten dituen lanen artean daude herri-administrazioen arloan energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko ekintzak.

Jarduerak estrategia bat ardatz hartuta egiten dira, honako hau aintzat hartuta:

Administrazioak energia kontsumitzen du. Hori horrela, IDAEk akordioak eta hitzarmenak sinatzen ditu herri-administrazioko organoekin eta proiektuak gauzatzen ditu instalazioetako energia kontsumoa kuantifikatzeko eta energia hori ahalik eta ondoen erabiltzen laguntzeko. Era berean, komunikazio eta hedapen kanpainak egiten ditu argitalpenen, informazio-jardunaldien eta trebakuntza-saioen bidez.

Administrazioa organo arautzailea eta arau-emailea da. IDAEk, alor horretan, herri-administrazioarekin egiten du lan energiaren alorreko arauak egiten eta hedatzen. Horrez gain, tokiko administrazioei aholku teknikoak ematen dizkie, adibidez, Udal Ordenantzaren Ereduaren proposamenari buruz; gauza bera estatukoarekin ere, kanpoko argiztapenarentzat arau tekniko osagarriaren zirriborroa egiten baitu.
 



Etxe moderno beiradun baten aitzinaldea Behetik ikusita




RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren