Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

icono facebook icono twitter
Infomación IDAE
Regístrate
  • Hasiera >
  • Proiektu estrategikoei zuzenduriko laguntza programa
A +    A -   

Proiektu estrategikoei zuzenduriko laguntza programa

Energia eraginkortasunerako eta aurrezterako inbertsioen proiektu estrategikoen finantzaketarako IDAEren laguntza programa. 2009 Deialdia

 Informazio gehiagorako, jarri harremanetan proiektu estrategikoekin (Bidali Proyectos estratégicos mezu elektronikoa) proyectos estratégicos
 

  

 


 2009 DEIALDIA

2009ko laguntza programa honetarako eskaerak aurkezteko epea datorren 2009ko uztailaren 9an amaituko da.

Zertan datza?

IDAEk energia eraginkortasunerako eta aurrezterako inbertsioen proiektu estrategikoei eskainitako laguntza programa bat da. 2009ko deialdia 2008koaren jarraipena da, bien helburuak berdinak izanik: Autonomi Erkidegoen bidez merkatuari eskaintzen diren baliabideak osatu, optimizatu eta hobetzea.

Programa hau IDAEk Espainian Energia Eraginkortasuna eta Aurreztea lortzeko Estrategiaren (2004-2012) 2008-2012 Ekintza Planaren inguruan egindako ekintza zuzenen barruan dago.

Programaren 2009 Deialdia 120 milioi euro esleitu dira (Energia Eraginkortasun eta Aurrezteko Aktibazio Planaren 2. neurria, 2008/08/1ean adostua: IDAEren Laguntza Programaren Bikoiztea).

Proiektuen laguntzak kalkulatzeko metodologia ingurugiroaren alde estatu-laguntzei buruzko Araudi Komunitario berriaren arabera moldatu da (2008/C 82/01).

Programaren helburuak

Programaren xedea administrazio ezberdinen energia eraginkortasunerako eta aurrezterako teknologia inbertsio urte-anitzetarako proiektuak egiteko enpresei eskainitako sustapen-ahaleginak osatzea eta sendotzea da.

Gaur egun dauden mekanismoekin laguntza nahikorik ez duten proiektu mota konkretuei laguntza ematea da helburua, jarraikako laguntza (hainbat urtetarako), irekia (onuradun zezen eta zeharkakoak) eta sektore ezberdinentzako (industria, hirugarren eta zerbitzu sektorea).

Proiektu motak

Programaren hiru proiektu mota objektibo zehazten dira:

  • Proiektu estrategikoak (PE): helburutzat instalazio eta/edo prozesu espezifikoen energia kontsumoa esanguratsuki gutxitzea duten ekintza multzoa, enpresa eskatzailearen lehiakortasun energetikoa hobetzeko eta energia teknologiko berrienak erabiltzen dituzten bere sektoreko beste enpresa batzuekiko distantzia gutxitzea, honela ingurugiroarekiko eragina gutxituz. Inbertsioak gutxienez hiru Autonomi Erkidegotan egin behar dira.
  • Proiektu Eraberritzaile Paregabea (PSI): industria handian prozesuetan eragina duten hobekuntza energetiko proiektuak, honako berezitasunak betez: diru-laguntzen zenbatekoa, sektorean proiektuak izan lezakeen erreplikazioa, sortutako energia aurreztea, ekoberrikuntza maila etab. Inbertsioak Autonomi Erkidego bakar baten kokatuta egon daitezke eta industria sektorera mugatuta egongo dira. 
  • Baterako Sektore Proiektua (PSC): sektore bereko enpresa ezberdinetan teknologia eta energia helburu berak dituzten proiektuak. Betera aplikatuz gero, teknologia berri hauen ezartze maila handiagoa bermatzen da. Inbertsioak gutxienez hiru Autonomi Erkidegotan egin behar dira.

Proiektuan honako inbertsio hautagarri mugetara doitu behar dira:

Inbertsio muga hautagarriak, proiektu mota eta enpresaren motaren arabera
Proiektu mota Esparrua Enpresa/Onuradun tipologia Inbertsioa milioi €.
      Gutxienez Gehienez
Proiektu estrategikoa Gutxienez AA.EE. Denak (Industria; hirugarren-sektorea; ESE; ibilgailu edo ekipamendu-ondasunak erosteko finantzaketa enpresak) 1,0 40,0
Proiektu Eraberritzaile Paregabea Gutxienez 1 AA.EE. Industria 0,5 20,0
Baterako Sektore Proiektua Gutxienez 3 AA.EE. ESE; ibilgailu edo ekipamendu-ondasunak erosteko finantzaketa enpresak 1,0 20,0

Onuradunak

  • Industria sektoreko enpresak, petrolio fintze eta energia elektriko sorkuntza, garraio eta banaketa sektoreak salbu.
  • Hirugarren sektoreko enpresak (dendak, banaketa, ostalaritza, osasungintza, bankuak, garraioa, etab.), aktibitate zentroak edo instalazioak gutxienez inbertsioak garatzen diren hiru Autonomi Erkidegoetan izanik.  
  • Energi Zerbitzu Enpresak (ESE), honekin energia sektore osoa edo zerbitzu mota hau zuzenean zein zeharka eskaintzen duten erakundeak barne dituen definizio zabalena ulertzen delarik. Enpresa hauek hirugarrengoentzat, lehenago adierazitako sektoreetan eta laguntza programako proiektu motaren barne jasotako inbertsioak aurrera eramanez egin beharko dute lan, gutxienez hiru Autonomi Erkidegotan. Edozein kasutan, zeharkako moduan onuradun mota honetan onartutako proiektuek dirulaguntza jaso duten energia aurrezteek azken erabiltzaileentzat dituzten abantailak jaso beharko dituzte. Halaber, diru-laguntza jaso duten inbertsioak ESEaren balantzean agertu beharko dira gutxienez 5 urtez. 
  • Ibilgailu edo ekipamendu-ondasunak erosteko finantzaketa enpresak, ESEentzat adierazitako baldintzak aplikatuko dira, baina kasu honetan diru-laguntza jaso duten inbertsioak balantzean gutxienez 3 urtez agertu beharko dira.

 



SEKTORE TEKNOLOGIAK

Industria sektorea
Ekipo eta instalazio aldaketak Eskuragarri dagoen Teknologia Hoberenetan (MTD) inbertsio sustatzea: Prozesu ekipoetan, energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema eta instalazioetan, baita funtzionatzeko beharrezkoak diren sistema gehigarriak; loturiko ingeniaritza proiektuetan; esandako ekipamendua instalatzeko obra zibilean; muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak.

Garraio sektorea

Flota berritzean eta garraioan erregai alternatiboen sustapenean inbertsio sustatzea: Errepide bidezko merkantzia eta pertsonen garraiorako ekipoetan inbertsioa (elektrizitate, hidrogeno edo teknologia hibridodun ibilgailuak, bai pribatuak bai industria-ibilgailuak), eta ibilgailu elektrikoentzako hornikuntzarako kargagailu eta logistika sarea.

Eraikuntza sektorea

  • Dagoeneko eraikita dauden eraikinen estalki termikoen birgaitzerako inbertsio sustatzea: Hozte eta berokuntza energia eskaria gutxitzera zuzendurik dauden eraikinen estalki termikoetan egindako inbertsioak.
  • A edo B kalifikazio energetikoa duten eraikin berrien eraikuntza: eraikuntza berriko eraikinetan inbertsioak (estalki termikorako, berokuntza instalaziorako, aire giroturako eta higiene-ur bero sistemetarako eta barne argiztatzerako     eraginkortasun energetiko neurriak), zeintzuk A edo B kalifikazio energetikoa lortzea ahalbidetzen duten, energia kontsumo gutxitzearen bidez, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura eta aplikagarria den araudi autonomikoa onartzen duen urtarrilaren 19ko RD 47/2007 Errege Dekretua betez. 
  • Eraikinen instalazio termikoen berritzerako inbertsioen sustatzea: Energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak. 
  • Barne argiteriaren berritzeko inbertsio sustatzea: HE3-an merkatuko gutxieneko eraginkortasun maila lortzea suposatzen duten sistemetan, instalazioetan eta ekipoetan egindako inbertsioak.

Energia eraldatze sektorea 

  • Industria sektoretik kanpo dauden elkarsortze instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gehiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak.
  • Mikrosorkuntza instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gutxiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak.

EPEAK

2009 Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatu (2009ko apirilaren 8a) eta hurrengo egunetik aurrera hiru hilabetez egongo da irekita.

KUDEAKETA INSTRUMENTUA

Programa honen barnean enpresei laguntzeko aukeratutako instrumentuak IDAE eta aukeratutako korporazio edo enpresen arteko LANKIDETZAK edo ENERGIA AURREZTEKO EDO ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO INBERTSIO PROGRAMA-KONTRATUAK dira.

Hauek eskuratzeko, BOEan argitaratutako urteroko laguntza deialdian enpresen proposamenek izan behar dituzten edukiak zehaztu dira (2009-2012 Energia Eraginkortasun eta Aurrezte Proiektuetarako Inbertsio Estrategiko Planak).

Plan Estrategiko hau osatuko duten elementu batzuk honakoak izango dira:

  • Plan Estrategikoaren enpresa helburuak (lehiakortasuna, ingurugiroa, etab.).
  • Enpresaren estruktura/antolakuntza (hornikuntza, produkzioa, banaketa, etab.). 
  • Instalazio hauen kokapen zehatza, kokaleku bakoitzean egingo diren ekintzen deskribapena, balioztatutako aurrezte energetikoak eta inbertsioak zehaztuz, baita hauetako bakoitzean egindako inbertsioen epe-planifikazioa. 
  • Uneko ekipo eta prozesu teknologikoen azterketa, eta existitzen diren alternatiben azterketa (benchmarking,…). 
  • Aplikatuko diren teknologien aukeraketa (MTD…). 
  • Ingurugiroaren aldeko estatu-laguntzei buruzko Araudi Komunitarioaren arabera (2008/C 82/01) kostu aukeragarrien zehaztea eta honako baldintzen II. Eranskinean. 
  • Inbertsio plana. 
  • Finantzaketa plana. 
  • Araudiak ezarritako kalkulu metodoaren araberako laguntza publikoen eskaera. 
  • Energia aurreztea eta isurtze gutxitzea. 
  • Araudiaren araberako efektu sustagarriaren irizpidearen laguntza eskaeraren moldaketa. 
  • Energia eraginkortasunaren hobekuntzari loturiko ingurugiroarentzako onurak (zuzenekoak eta zeharkakoak). 
  • Epe planifikazioa (2009-2012). 
  • Baliabideak eta antolakuntza (barne eta kanpo gaitasunak). 
  • Beste onura batzuk (lan sorkuntza, hondakin gutxitzea, lehiakortasun hobekuntzaren balioztatzea, etab.).

Inbertsio proiektuen kostu hautagarrien zehaztea, baita energia aurreztea eta isurtzeen gutxitzea, “berotegi-efektu gasen isurtze eskubideen merkaturatzearen egiaztatzaile” bezala bermatutako enpresa batek egiaztatu beharko ditu, zeinek metodologia Araudiaren arabera berretsiko duen.

Bermatutako enpresa honek Inbertsio Plan Estrategikoarekin bat txosten ez lotesle bat aurkeztuko du.

ESKAERAK AURKEZTEKO MODUA

Deialdian bertan horretarako prestatutako inprimakiaren arabera sinatutako eskaeren emate fisikoa IDAEren bulegoetan egin beharko da, Madera kalea 8 (San Roque 7 kalearen atzealdea), 28004 Madril, IDAEren Zuzendari Nagusiari zuzenduta eta gutunazalean “Solicitud de participación en el PROGRAMA DE AYUDAS IDAE A LA FINANCIACIÓN DE PROYECTOS ESTRATÉGICOS DE INVERSIÓN EN AHORRO Y EFICIENCIA ENERGÉTICA” eta erakunde igorlearen datuak argi eta garbi adieraziz.





RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren