Web-gunearen edukira joan | Web-gunera joan


Edukien bilatzailea hauen artean IDAE Bilaketa aurreratua

InprimatuInprimatu

MOVELE hiriak

MOVELE hiriak

Ibilgailu elektrikoa, errepide baten zirkulatzen. Atzealdean bi aerosorgailu ikusten dira

Joan den 2009ko otsailaren 24an IDAEren Administrazio Kontseiluak Sevilla, Madril eta Bartzelonako Udalekin hiru Elkarlan Hitzarmen adostu ditu, hiri-inguru hauetan higikortasun elektrikoa barneratzeko beharrezkoak diren eta MOVELE Proiektu Piloturen barne dauden ibilgailu elektrikoak birkargatzeko hornitegi publikoak sortzea eta funtzionamenduan jartzea da.

MOVELE Proiektuaren helburuetariko bat parte hartzen duten administrazio lokalen barnean gehienez bi urteko epean 2.000 ibilgailu elektriko zirkularazteko beharrezkoa den kaleetan eta aparkaleku publikoetan kokaturiko hornikuntza puntu sare bat sortzeko aukera ematen duten sustapen neurriak aktibatzea da.

MOVELE proiektuaren esparruan sinatutako Hitzarmen hauek 2009-2010 epean 546 birkarga puntu publikoren instalazioa ahalbidetu beharko dute. Azpiegitura honi loturiko Inbertsioaren guztizko zenbatekoa 2.559.164 €koa da, hauetarik 1.017.000 € IDAEk Udaletara beraien laguntza proiektuen elkar-finantzaketara zuzenduriko diru-laguntza da.  

Movele sare pilotuaren oinarrizko datuak
  Sevilla Madril Bartzelona GUZTIRA
Birkarga puntuak (unitate) 75 280 191 546
Instalazioetan inbertsioa (€) 488.498 1.366.000 704.666 2.559.164
IDAEren laguntza 144.000 586.000 287.000 1.017.000

Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen sareak garatzeko elkar-finantzaketa aukera estatuko hiri gehiagotara hedatzeko asmoz IDAEk 2008-2012 Ekimen Planeko Autonomi Erkidegoekin adostutako Elkarlan Hitzarmenetan Hiri-Higikortasun Jasangarri Planen (PMUS) Lehentasun Neurriaren arloan teknologi hauen proiektu pilotuak aurkezteko aukera gehitu du.


Elkarlan programa hauek kudeatzen dituzten autonomi administrazio ezberdinen sare hauek MOVELE Proiektua abiarazi duten lehenengo hirien baldintza berdinekin finantzatzeko aukera dute, salbuespen hauekin: gutxieneko instalazioa 10 birkarga puntu publiko izatea eta laguntzak aurrekontuaren %40ra mugatua egotea, gehienez neurri honi loturiko laguntzak 200.000 euro proiektuko izanik.
 

Proiektu hauek aurrera eramatea nahi duten hiri eta enpresek, Autonomo Erkidego bakoitzeko erakunde arduradunetara jo edo MOVELE proiektuaren helbide elektronikora  idatzi beharko dute. 



RSS RSS
CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua.
Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00