IDAEk zuzeneko laguntzak ematen ditu, hau da, itzuli beharrik gabekoak, Autonomia Erkidegoen (AE) bitartez, energiaren eraginkortasuna sustatzen duten edo energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektu tipologia jakin batzuetako inbertsioetarako.
Laguntza horiek Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planean (EBP) eta Espainiarako Energiaren Eraginkortasunerako eta Aurrezteko (E4) 2008-2012 Ekintza Planean sartzen dira eta AEekin kudeatzen dira IDAE eta AE bakoitzaren artean ezarritako hitzarmen banaren bitartez.
AEak laguntza publikoetarako programak garatu, oinarri arautzaileak prestatu eta deialdiak egin, kudeatu, espedienteak izapidetu eta baloratu, laguntza horiek ebatzi, ziurtatu eta ordaintzeaz arduratzen dira, baita kontrol erregimenaz, eta kasuan kasu, zenbatekoa itzultzeaz eta zigortzeaz ere.
E4ko 2008 Ekintza Plana:
Ekintza Planaren ekarpen ekonomikoak bertan jasotzen diren energiaren eraginkortasunerako eta aurrezteko neurriak edo ekintzak finantzatzera bideratuta dauden eta horiek ondorengo sektoreetan banatuta daude: industria, garraioa, eraikuntza, energia bihurtzea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, eta zerbitzu publikoak.
Neurri horien guztien artetik 10 identifikatu dira lurralde nazional osoan Planaren gutxieneko zati bat gauzatzen dela bermatzeko lehentasun gisa:
Energia Berriztagarrien Plana
EBPn jasotzen diren laguntzak 2008an tipologia tekniko jakin batzuetara bideratuta daude:
Consulte las ayudas publicadas en su Comunidad Autónoma en materia energética:
Acceso por Comunidades Autónomas. Año 2012
Acceso por Comunidades Autónomas. Año 2011
Dónde informarse en las Comunidades Autónomas