Txosten Arrazoituak I+G+B
Eraginkortasun edo dibertsifikazio energetikoaren inguruko proiektuetan ikerketa eta garapena eta berrikuntza teknologikoko jarduerak gauzatzearen ondoriozko kenkari fiskalak
2007ko urtarrilaren 13ko BOEn 2/2007 Errege Dekretua argitaratu zen. Haren bitartez, ikerketa eta garapena eta berrikuntza teknologikoko jardueren ondoriozko kenkari fiskalak interpretatu eta aplikatzeko, baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzeari buruzko txosten arrazoituak jaulkitzea arautzen da.
Errege Dekretu horrek Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundea (IDAE) eraginkortasun energetikoa eta energiaren arrazoizko erabilpenari buruzko proiektuen inguruan txosten arrazoitu lotesleak jaulkitzeko eskumena daukan erakunde gisa gaitzen du, baita hornikuntza iturrien dibertsifikazioaren aldeko eta energia berriztagarrien erabileraren sustapenari buruzkoetan ere.
Lotutako dokumentazioa:
- 1432/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zientzia eta Teknologia Ministerioak, ikerketa eta garapena eta berrikuntza teknologikoko jardueren ondoriozko kenkari fiskalak aplikatu eta interpretatzeko, baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzeari buruzko txosten arrazoituak jaulkitzea arautzen duena. 2003/11/29 286 BOE ikusi.
- 2/2007 Errege Dekretua, urtarrilaren 12koa, azaroaren 21eko 1432/2003 Errege Dekretua aldatzen duena. Azken horren bitartez, ikerketa eta garapena eta berrikuntza teknologikoko jardueren ondoriozko kenkari fiskalak aplikatu eta interpretatzeko, baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzeari buruzko txosten arrazoituak jaulkitzea arautzen da. 2004/3/2 53 BOE ikusi.
Gai hauen inguruko edozein informazio lortzeko, idatzi honako helbide honetara: ciudadano@idae.es