Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

icono facebook icono twitter
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Proiektu estrategikoei zuzenduriko laguntza programa

Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko egindako inbertsio proiektu estrategikoen finantzaketarako IDAE laguntza programak

Sail honetan ondorengo dokumentuak izango dituzu eskura laster:

  • Autonomia Erkidegoek hartutako neurriak

Programa honen 2008rako laguntza eskaerak aurkezteko epea joan den urruaren 8an amaitu zen. Datozen urteetan egon litezkeen hurrengo proiektu estrategikoei zuzenduriko laguntza deialdiak ere Web orri honetan eta Estatuko Buletin Ofizialean iragarriko dira.

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez IDAErekin kontaktuan


Zer da?

Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko proiektuen finantzaketarako IDAEren Laguntza lerro berri bat da.

Programa hau Espainiako Energia Aurrezteko eta Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Estrategiari (2004-2012) lotuta dagoen 2008-2012 Ekintza Planaren inguruan IDAEk egindako ekintza zuzenen barruan kokatuta dago.

Programaren 2008 Deialdiari esleitutako zenbatekoa 60 milioi eurokoa da eta eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera gehitu daiteke.

Proiektuei eskainitako dirulaguntzen kalkulu metodologia ingurugiroaren aldeko estatu laguntzei buruzko Araudi Komunitario berriaren (2008/C 82/01) ondorioa da.

Programaren helburuak

Programaren xedea, administrazio ezberdinak enpresek energia aurrezteko eta energia eraginkortasuna hobetzeko teknologietan hainbat urtetarako egindako inbertsio proiektuak aurrera eramateko egiten hari diren ahaleginak sendotzea eta osatzea da.

Gaur egun dauden mekanismoekin laguntza nahikorik ez duten proiektu mota konkretuei laguntza ematea nahi da, laguntza jarrai (hainbat urtetarako), irekia (onuradun zezen eta zeharkakoak) eta sektore ezberdinei zuzendua (industria eta hirugarren sektorea).

Proiektu motak

Programaren helburuetan hiru proiektu mota definitzen dira:

  • Proiektu Estrategikoak: denbora epe luzean (2012ko abenduaren 31ra arte) egindako inbertsio ekintza multzo bat da. Helburua prozesuen energia kontsumo zehatzak esanguratsuki gutxitzea da, zenbateko energetiko tekniko hoberenera hurbilduz.
  • Proiektu Eraberritzaile Paregabea (PSI): energia erabiltzerakoan eraberritze elementu garrantzitsu bat duten proiektuak dira, sektoreko beste enpresa batzuetan izan daitekeen erreplikazio elementuak, erabilgarri dagoen teknologia hoberenaren erabilera, ingurugiroan eta energian duen eragina, eta ekoberrikuntza kontzeptuari egokitzapena nabarmenduz.
  • Baterako Sektore Proiektua (PSC): sektore bereko enpresa ezberdinetan teknologiaren antzerako erabilpena egin dezaketen proiektuak dira, honela erreplikazio efektu zuzen bat lortuz. Proiektuok IDAE eta laguntza hauen onuradun diren sektoreko enpresen arteko lokarri gisa diharduten Energia Zerbitzu Enpresen (ESE) bidez eramango dira aurrera.

Proiektuek laguntza eta inbertsio bakoitzeko energia aurrezte-tarte konkretu batzuk gainditu beharko dituzte eta ondorengo inbertsio muga hautagarrien barne egon beharko dute:

Valores mínimos y máximos de inversión Elegible
Proiektu mota IInbertsioa milioi eurotan, gehiengoa
  Gutxiengoa Gehiengoa
Proiektu Estrategikoa(inbertsioa gutxienez hiru Autonomia Erkidegotan 1,0 40,0
Proiektu Eraberritzaile Paregabea 0,5 20,0
Baterako Sektore Proiektua 1,0 20,0

Onuradunak

  • Industria sektoreko enpresak, petrolio fintze eta energia elektriko sorkuntza sektoreak salbu.
  • Hirugarren sektoreko enpresak (dendak, banaketa, ostalaritza, osasungintza, garraioa, etab.), aktibitate zentroak edo instalazioak gutxienez inbertsioak garatzen diren hiru Autonomi Erkidegoetan izanik.
  • Energi Zerbitzu Enpresak (ESE), honekin energia sektore osoa edo zerbitzu mota hau zuzenean zein zeharka eskaintzen duten erakundeak barne dituen definizio zabalena ulertzen delarik. Enpresa hauek hirugarrengoentzat, lehenago adierazitako sektoreetan eta laguntza programako proiektu motaren barne jasotako inbertsioak aurrera eramanez egin beharko dute lan. Edozein kasutan, zeharkako moduan onuradun mota honetan onartutako proiektuek dirulaguntza jaso duten energia aurrezteek azken erabiltzaileentzat dituzten abantailak jaso beharko dituzte.
  • Ibilgailu edo ekipamendu-ondasunak erosteko finantzaketa enpresak, beti ere kasu hauetan eta aurrekoetan adierazitako lurralde irizpidea lehentasunez kontutan hartzen badute; ESEentzat adierazitako azken baldintza aplikatuko da.

Sektore-teknologiak; Laguntza zenbateko muga ADIERAZGARRIAK 

ADIERAZGARRIAK kalifikapenak beren izaera esklusiboki adierazgarria adierazten du; edozein kasutan ere, laguntzen gehieneko mugen kalkulua, proiektu bakoitzarentzat eta ingurugiroaren aldeko estatu laguntzei buruzko Araudi Komunitarioaren metodologia jarraituz egingo da. Inbertsio proiektu mota hauengan eragina duten gainerako muga edo baldintzak adierazitako 2008 urterako IDAEk Autonomi Erkidegoekin adostutako Lankidetza Akordioen antzerakoak izango dira.

INDUSTRIA SEKTOREA

Ekipo eta instalazio aldaketak Eskuragarri dagoen Teknologia Hoberenetan (MTD) inbertsio sustatzea: Prozesu ekipoetan, energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema eta instalazioetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak.

  • Prozesu ekipoak: inbertsioaren %22a.
  • Erabilgarritasun handiko ekipo osagarrien berrikuntza: inbertsioaren %30a. 

GARRAIO SEKTOREA

Flota berritzean eta garraioan erregai alternatiboen sustapenean inbertsio sustatzea: Errepide bidezko merkantzia eta pertsonen garraiorako ekipoetan inbertsioa, baita garraiorako erregai alternatiboen merkaturatzean ere.

Ibilgailuak

Merkatu balioaren %15a, ondorengo gehieneko mugekin:

Teknologia (eurotan) Industria-ibilgailuak Autoak
Elektrikoak 50.000 6.000
Hidrogenoa 50.000 6.000
Hibridoak 50.000 2.000
(*) GNC, GNL, GLP 12.000 2.000
(*) PLG transf. - 450

Hornitegiak

Mota Publikoari irekiak
 (*) GLP  Inbertsioaren %10a edo 10.000 €.
 (*) GN  Inbertsioaren %10a edo 25.000 €.
 H2  Inbertsioaren %20a edo 100.000 €.

(*) Mota hauetan aurkeztutako proiektu guztiek batera ezingo dute urte bakoitzeko 3 milioi euroko guztizko zenbatekoa gainditu.

Ibilgailu elektrikoentzako hornikuntza logistika sarea eta kargagailuak: Inbertsioaren %20ra arte, proiektuko milioi 1 euroko muga.



ERAIKUNTZA SEKTOREA

Dagoeneko eraikita dauden eraikinen estalki termikoen birgaitzerako inbertsio sustatzea: Hozte eta berokuntza energia eskaria gutxitzera zuzendurik dauden eraikinen estalki termikoetan egindako inbertsioak. 

CTE -HE-1 betetzea: Inbertsioaren %22a ondorengo mugekin: 

  • 10.000 € etxebizitza bakoitzeko (etxebizitza familiabakarra);
  • 300.000 € etxebizitza-bloke bakoitzeko (gutxienez 30 etxebizitza eraikin bakoitzeko);
  • 300.000 € beste erabilpen batzuetarako eraikinak.

Eraikinen instalazio termikoen berritzerako inbertsioen sustatzea: Energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak. 

  • %20ko aurreztea lortzea + RITE-07: inbertsioaren %22a.

Barne argiteriaren berritzeko inbertsio sustatzea: HE3-an merkatuko gutxieneko eraginkortasun maila lortzea suposatzen duten sistemetan, instalazioetan eta ekipoetan egindako inbertsioak.

  • %25eko aurreztea lortzea + CTE-HE-3: inbertsioaren %22a.

Eraikinen birgaitzea: Eraikita dauden eraikinen energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak

  • B kalifikazio energetikoa: inbertsioaren %27a
  • A kalifikazio energetikoa: inbertsioaren %35a.

ENERGIA ERALDATZE SEKTOREA

Industria sektoretik kanpo dauden elkarsortze instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gehiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak.

  • %10, proiektu bakoitzeko 200.000 € gehienez ere.

Mikrosorkuntza instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gutxiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak. 

  • Pe< 50 kWe bada: inbertsioaren %30a.
  • Pe> 50 kWe eta <150 kWe artean bada: Inbertsioaren %10a + %20a*((150-Pe)/100).

Epeak

2008 Deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den momentutik hiru hilabeteko epean egongo da irekita.

Kudeaketa instrumentua

Programa honen barnean enpresei laguntzeko aukeratutako instrumentuak IDAE eta aukeratutako korporazio edo enpresen arteko LANKIDETZAK edo ENERGIA AURREZTEKO EDO ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO INBERTSIO PROGRAMA-KONTRATUAK dira.

Hauek eskuratzeko, IDAEren Administrazio Kontseiluaren Erabaki gisa EBOean argitaratutako Urteroko Laguntza Deialdian enpresen proposamenek izan behar dituzten edukiak zehaztu dira(2008-2012 Energia aurrezteko eta Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Proiektuetarako Inbertsio Plan Estrategikoak).

Plan Estrategiko hau osatuko duten elementu batzuk honakoak izango dira:

  • Plan Estrategikoaren enpresa helburuak (lehiakortasuna, ingurugiroa, etab.)
  • Enpresaren estruktura/antolakuntza (hornikuntza, produkzioa, banaketa, etab.)
  • Onuradun izango diren instalazio kopurua (banaketa geografikoa)
  • Uneko ekipo eta prozesu teknologikoen azterketa: Existitzen diren alternatiben azterketa (benchmarking, …)
  • Aplikatuko diren teknologien aukeraketa (MTD…)
  • Ingurugiroaren aldeko estatu-laguntzei buruzko Araudi Komunitarioaren arabera (2008/C 82/01) kostu aukeragarrien zehaztea.
  • Inbertsio plana
  • Finantzaketa plana
  • Araudiaren araberako laguntza publikoen eskaera.
  • Energia aurreztea eta isurtze gutxitzea
  • Araudiaren araberako efektu sustagarriaren irizpidearen laguntza eskaeraren moldaketa
  • Energia eraginkortasunaren hobekuntzari loturiko ingurugiroarentzako onurak (zuzenekoak eta zeharkakoak)
  • Epe planifikazioa (2008-2012)
  • Baliabideak eta antolakuntza (barne eta kanpo gaitasunak)
  • Beste onura batzuk (lan sorkuntza, hondakin gutxitzea, lehiakortasun hobekuntzaren balioztatzea, etc.)

Inbertsio proiektuen koste aukeragarrien zehaztapena ENACek bermatutako Kanpo Agente batek abalatu beharko du, baita hondakinen gutxitzea eta energia aurreztea ere. Halaber, agenteak ebaluaketa metodoa Araudiarekin bat datorrela ziurtatu beharko du.

Agente honek Inbertsio Plan Estrategikoarekin bat txosten ez lotesle bat aurkeztuko du.

LANKIDETZA edo PROGRAMA-KONTRATUAREN baldintzak urteroko Deialdian adieraziko dira.

Prozedura

  • IDAEren web gunean, EBOean, etab. argitaratu ondoren, Deialdia irizpide teknikoen, enpresen, elkarteen, etab.en arabera ezagutzera emango da. (Programaren barne izango den Zabaltze Plan baten ezarriko denaren arabera.)
  • Eskaeren hartzea: Egokia izanez gero, IDAEren web gunearen bidez eskaera sarrera sistema bat ezartzeko aukera ikertuko da. Horrela balitz, enpresek beharrezko informazio guztia, bete behar diren fitxa guztiak, etab. deskargatzeko aukera izango dute. Sistema hau dagoeneko IDAEren beste sail batzutan funtzionatzen hari da, eta denbora eraginkortasun handiagoa eta dokumentuen mugimendu txikiagoa suposatzen du.
  • Eskaeren balioztatzea: Deialdi ofizialean argitaratutako irizpide objektiboak erabiliko dira. Txostenen balioztatzearen ondorioz, baliteke proiektuak aurrera egiteko derrigorrezko datu, dokumentu edo bestelako gairen bat moldatzea beharrezkoa izatea.
  • Laguntzen erabakia: IDAEk onetsitako dokumentu/kontratu ofiziala eskatzaileei komunikatuko zaie. Bertan, Laguntza emateko baldintzak ezartzeko beharrezko datu ekonomiko eta teknikoak adierazten dira, baita laguntza ordaintzeko eta ondorengo ziurtatzerako jarraitu beharreko pausoak ere. Halaber, laguntza jasotzearen menpeko baldintza eta irizpideak behar bezala betetzeko onuradunaren betebeharrak adieraziko dira.
  • Enpresa onuradunak IDAEk adierazitako baldintzak onartzea eta, kasuan kasu, baldintza eta beremen ezarpena.
  • Enpresekin LAGUNKIDETZA edo PROGRAMA-KONTRATUAREN sinadura.
  • Inbertsio proiektuaren ziurtatze partziala/osoa.
  • Txostenean eta erabakian ezarritako laguntzen ordainketa partziala!azken ordainketa IDAEk onestutako helburuen betetzearen arabera.

Harremanetarako datuak

Deialdian bertan horretarako prestatutako inprimakiaren arabera sinatutako eskaeren emate fisikoa IDAEren bulegoetan egin beharko da, Madera kalea 8 (San Roque 7 kalearen atzealdea), 28004 Madril, IDAEren Zuzendari Nagusiari zuzenduta eta gutunazalean “Solicitud de participación en el PROGRAMA DE AYUDAS IDAE A LA FINANCIACIÓN DE PROYECTOS ESTRATÉGICOS DE INVERSIÓN EN AHORRO Y EFICIENCIA ENERGÉTICA” eta erakunde igorlearen datuak argi eta garbi adieraziz.





RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren