Zentral hidroelektrikoa ur-ibilguaren energia –bi punturen arteko mailaren aldeari esker– energia elektriko eskuragarri bilakatzeko beharrezko instalazioen multzoa da.
Instalazioaren kokapenaren arabera, hiru talde nagusitan sailka daitezke:
Dabilen ura duten zentralak: presa txikian hartzeko obraren bidez, ibaian dabilen emariaren zati bat hartu, zentralerantz bideratu turbinatik pasatzeko eta, gero, berriro ere ibaira itzultzen duten ustiapenak dira.
Presa-oineko zentralak: presak berak sortutako mailen arteko aldea aprobetxatzen duten instalazioak dira eta irteerako emariak erregula ditzakete turbinetatik pasatzeko, presaren erabileren arabera (hidroelektrikoak, ureztatzekoak edo hornikuntzakoak).
Ureztatzeko edo hornikuntzako kanaletako zentralak: kanalean (azkarra) edo hodian dagoen mailen arteko aldea erabiltzen duten ustiapenak dira; kanaleko hartunearen bidez, ura turbinaraino eramaten duen behartutako hodiaren bidez, ondoren, berriro ere kanalera itzultzeko.
Minizentral hidroelektrikotzat hartzen da instalatutako potentzia 10 MW edo gutxiagokoa duen instalazio hidroelektrikoa.