Gure eguneroko bizitzan eraikin bat baino gehiago erabiltzen dugu: hasteko, gure bizilekua dena eta lantokia, baina, horrez gain, bestelako eraikinak ere erabiltzen ditugu, hala nola irakaskuntza, osasun, kultur... zerbitzuak eskaintzen dituztenak. Horietako bakoitzean energia kontsumitzen da behar hauek guztiak asetzeko: berokuntza, hoztea, etxeko ur beroa, aireztapena, argiztapena, egosketa, garbiketa, elikagaien kontserbazioa, ofimatika eta abar. Kontsumo horren baturak Espainiako amaierako energia-kontsumoaren % 20 adierazten du eta ehuneko horrek goranzko joera du, gainera.
“Espainiarako eraginkortasun energetikoaren estrategiako 2005-2007 Ekintza Planak” eraikuntza, bizitokiko ekipamendu eta ofimatikako ekipamendu sektoreetarako identifikatzen dituen neurri zehatzen garapenean finkatzen da, gaur egun, jarduera hori.
Ildo horretatik, oraingo eta etorkizuneko jarduera-ildo nagusiak eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko 2002/91/CE Direktibak eta energiaren eta zerbitzu energetikoen amaierako erabileraren eraginkortasunari buruzko 2006/32/CE Direktibak proposatutakoak dira.
Kanpoko lotura interesgarriak:
2002/91/CE Zuzentaraua, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa.