Gobernuaren politika energetikoaren lehentasunezko helburuak indartzeko xedearekin egin da: hornidura elektrikoaren segurtasunaren eta kalitatearen bermea eta ingurumenarekiko errespetua, Espainiak nazioarte mailan dituen konpromisoak (Kiotoko Protokoloa, Esleipen Plan Nazionala) eta Europar Batasunaren partaide izateak ekartzen dituenak betetze aldera.
Azken urteetako intentsitate energetikoaren hazkunde handia plana egiteko pisuzko arrazoi gehigarria izan da.
Planean aurrez ikusitakoaren arabera, 2010eko energia-kontsumo orokorraren % 12,1 iturri berriztagarriek hornituko dute, elektrizitatearen kontsumo gordinaren % 30,3 produzitzen lagunduz. Bioerregaiek garraiorako gasolina eta gasolioaren kontsumoaren % 5,83 ekarriko dute.
Planean aurrez ikusitako inbertsioaren guztizko zenbatekoa 23.598.641 milaka eurokoa izango da.
Hori abian jartzeak, 2005-2007 Ekintza Planarekin batera eta Aurrezpen eta Eraginkortasun Energetikoko Estrategiaren 2008-2012 Ekintza Plan (PAE4+) berriarekin, gure energia-kontsumoa murriztea eta gure kanpoko energiarekiko mendekotasuna gutxitzea ahalbidetu behar du eta, era berean, modu esanguratsuan lagunduko du horrek kutsadura murrizten.