Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundea, IDAE, Energiaren Estatuko Idazkaritza bitartez Industria, Energia eta Turismo Ministerioko atxikitako enpresa-erakunde publikoa da eta horren mende dago organigramari dagokionez.
Energiaren aurrezpenari eta eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko planifikazioek xedatzen dituzten helburuak betetzea da erakundeko jardueraren testuinguru estrategikoa.
Horrela, komunitate autonomoekin batera planifikazio horietara bideratutako neurriak eta funtsak koordinatzeaz eta kudeatzeaz gain, IDAEk aurrera eramaten ditu hedapen-ekintzak, aholkularitza teknikoa, berrikuntza teknologikoko eta izaera argudiatzaileko proiektuen garapena eta finantzaketa.
Institutuak, era berean, nazioarte mailako jarduera sakona garatzen du Europako hainbat programen testuinguruan, baita lankidetza proiektuak hirugarren herrialdeekin ere.
Trebakuntza- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea eta baliabideen balioa eta modu adimentsuan kontsumitzeko beharra kontuan izango dituen energiaren gizarte-kultura eraikitzera bideratutako hedapen-edukien elaborazioa gure konpromisoa da.
Azken batean, IDAEren ekintza eredu energetiko berria lortzera bideratuta dago, horniduraren kalitatea eta segurtasuna bermatuta Espainiako enpresen lehiakortasuna sustatuko duena, iraunkortasunean oinarrituta.
Bestelako informazio interesgarria:
2009ko IDAEren memoria. Bertsio nabigagarria sartu. Inprimatua eska dezakezu gure Argitalpen Sailaren bidez.