2008/8/1ean Ministroen kontseiluak adostutako 2008-2011 Energiaren Eraginkortasun eta Aurreztea Sustatzeko Planak, bere 4. Neurriak ibilgailu elektrikoen erabilpenerako proiektu pilotua dauka barne, zeinen xedea higikortasun alternatiba honen bideragarritasun tekniko, energetiko eta ekonomikoa frogatzea den.
IDAEk kudeatutako eta koordinatutako MOVELE Proiektua, bi urteko epean (2009 eta 2010) eta hiri-eremuetan enpresa, erakunde eta partikularren artean kategoria, prestakuntza eta teknologia ezberdindun 2.000 ibilgailu elektriko barneratzean datza. Halaber ibilgailu hauentzako 500 birkarga puntu instalatuko dira. Helburuak honakoak dira:
- Hiri-ingurunean higikortasun elektrikoaren bideragarritasun tekniko eta energetikoa frogatzea, Espainia energia elektrikoa erabiltzen duten higikortasun teknologien esperientzia erreal urrien artean kokatuz.
- Parte hartzen duten administrazio lokalen artean ibilgailua mota honen sustapen neurriak aktibatzea: birkargarako azpiegitura publikoa, aparkaleku erreserba, bus-taxi bideetan zirkulatzea, etab.
- Sektore pribatuko enpresak ibilgailu elektrikoen barneratzean konprometitzea: enpresa elektrikoak, aseguru enpresak, eta finantzaketa (renting), etab.
- Teknologia hau laguntzeko neurriak identifikatzeko eta sustatzeko oinarria izatea: ibilgailuen erosketa edo erabilpenerako zerga-neurriak, hornikuntza tarifak, garapena eragozten duten arauen aldaketa (etxebizitza-kolektiboetako birkarga puntuetara sarrera, homologazioa), etab.
Edozein galdera egiteko, idatzi proyectomovele@idae.es helbide elektronikora.