Elektrizitatea sortzen duena. Argiak material erdieroaleen gain eragitean sortutako efektu fotovoltaiko delakoan oinarritzen da. Horren ondorioz, elektroi-fluxua eta ustiatu daitekeen potentzial-diferentzia sortzen da material horien barrualdean.
Bigarren aplikazio taldea sarera konektatutakoei dagokio; potentzia handiko zentralak eta etxeko eta industriako kontsumitzaileekin lotutako instalazio txikiak biltzen ditu.
Azkenik, aplikazio bereziak ditugu, objektuen elikadura energetikora bideratutakoak, hala nola satelite artifizialak, ordulariak eta kalkulagailuak.
Solarízate
Proiektu tekniko dibulgatzailea da, jarraian sinatu diren bi lankidetza hitzarmenen fruitu, IDAE eta GREENPEACE-en artekoa. “Solarízate” proiektuaren helburua eguzki energia fotovoltaikoa jartzea da, Espainiako jabego publikoko ikastetxeetan.
Proiektuak badu bere web orrialde propioa, www.solarizate.org, bertan eskuragarri dago ikasle zein irakasleei zuzenduriko eguzki energiari buruzko material pedagogiko dibulgatzaile guztia.