Energiaren sorrera, garraioa eta erabilera ingurumenean ondorio negatibo handiena duten gizakiaren jardueren artean dago.
Hala eta guztiz ere, ohiko iturrien aurrean, naturak eskaintzen dizkigun baliabide garbi eta agortezinek, energia berriztagarriek, alegia, eragin ia hutsala dute eta leheneragarria, betiere.
Energia berriztagarriek, gainera, tokiko izaera dela eta, gure herrialdearen kanpo-hornidurekiko mendekotasuna murrizten laguntzen dute, gutxi dibertsifikatutako horniduraren arriskua gutxitzen dute eta garapen teknologikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzen dute.
Energia Berriztagarrien Esku-liburua
Energia berriztagarrietako teknologiei buruzko sei eskuliburu monografikoren bilduma. Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak (IDAE) eta Ingurumen Informaziorako Kazetarien Elkarteak (APIA) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza izan da bilduma.
Argitaratutako eskuliburuak “Erantsitako dokumentuak” atalean zerrendatutakoak dira.