Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

icono facebook icono twitter
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Glosategia


Aurkitzen ez duzun hitz edo laburdurarik badago, bidal iezaguzu eta glosategi hau apurka osatuz joango gara.
  • Balbula termostatito
    Tenperaturarekin likido edo gas bat dilatatzen denean erradiadorean zehar dabilen ura mozten duen mekanismo bati eragiten dion válvula.
  • Balio-bizitza (lanpara batekoa)
    Argi iturriak, igorritako argiaren ezaugarri kromatikoak mantenduz, funtziona ditezakeen orduak.
  • Beira islatzaileak
    Barruan geruza bat dute, normalean metalezkoa, eta horrek eguzki espektroaren zati handi bat islatzen du.
  • Beira xurgatzaileak
    Eguzki erradiazioaren berotasun ahalik eta handiena absorbitzeko diseinaturik daude.
  • Bero-ponpak
    Funtzionamendu-zikloa aldatze hutsarekin, udan hozteko eta neguan berotzeko aukera ematen duen ekipoa da. Tenperatura baxuagoa duen euskarritik tenperatura handiagoa duen euskarrira beroa tranferitu daitekeela dioen printzipioan oinarritzen da eta, horretarako, bero-ponpaketa den lan mekanikoa egiten du. Hozteko ekipoarekin duen alde nagusia honako hau da: fluxua alderantzikatzen duen balbularekin lurrunketa-funtzioa truka daitekeela kondentsadorearenarekin. Energetikoki oso sistema efizientea da, izan ere, sortzen duen energia termikoa xurgatzen duen potentzia elektrikoa baino hainbat aldiz handiagoa da.
  • Berotegi-efektua
    Eguzkiaren berotasuna atzitzearen efektua da, zenbait euskarri zeharkatzean eguzki-erradiazioan gertatzen den uhin-luzeraren aldaketagatik eta gero atmosferara itzuli ezin duelako . Zenbait gasen kantitatea gehiegizkoa denean, esaterako CO2 gasarena, efektua artifialki handitzen da eta, horrek, honako arrisku hauek ditu: tenperatura igotzea, desertifikazioa eragitea, poloetako izotz-masak txikitzea eta uholdeak sortzea.
  • Berotze-ahalmena
    Erregai bat errekuntza ideal baten bidez (gehienezko errendimendukoa) erreta lor daitekeen gehienezko bero balioa.
  • Biodiesel
    Katalizatzaileak alkohol metiliko edo etiliko eta triglizerido, landare-olio edo animali gantz hidrolisitik datorren gantz-azidoaren artean sorrarazi duen erreakziotik lortzen den estera da. Erregai bezala, gasolio bezalako ezaugarriak ditu eta diesel motorretan bakarrik edota gasolioarekin nahasturik erabil daiteke.
  • Bioerregai
    Biomasatik lortzen den erregai solido, isurkari edo gaseosoa da.
  • Bioerregai zelula
    Erregai zelula, hidrogeno iturri bezala erregai isurkari edo gaseosoa erabiltzen duena.
RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren