Glosategia
Aurkitzen ez duzun hitz edo laburdurarik badago,
bidal iezaguzu eta glosategi hau apurka osatuz joango gara.
- Abatz
Elementua, turbina eolikoetan endai edo endai multzoa errotore ardatzarekin lotzen duena.
- ACS
Osasun-ur beroaren sigla
- Aerosorgailu
Haizeak duen energia zinetiko energia elektriko bihurtzen duen sorgailua da.
- Agiri Berde
Nazioko Agintaritza Arautzaileak iturri berriztagarrizko elektrizitate sortzaileei, horrela sortutako elektrizitatearen zenbateko eta ingurumen-kalitatearen arabera ematen duen agiria. Elektrizitate berdearen sustapen sistema hau dabilen Estatuak konpainia banatzaileei hornidura-ehuneko mugatua iturri berriztagarritik etorri egin behar dela ezartzen die. Kuota horiek betetzeko, banatzaileek agiri berdeak erosi behar dizkiete, bai zuzen elektrizitate berdearen ekoizleei edo bitartekariei. Kuota betetzen ez bada, banatzaileak isuna ordaindu beharko du.
- Aprobetxamendu hidroelektriko
Ur-ibilgu baten energia potentziala energia elektrikoa bihurtzeko beharrezko instalazio multzoa da. Dabilen ur, urtegi, irrigazio kanal edo edateko ur-horniduran aprobetxamenduak egin daitezke. Ezarritako pontentzia 10 megawatt baino gutxiagokoa bada, aprobetxamendua hidrauliko txikitzat hartzen da.
- Argi Eraginkortasuna
Iturri batek ematen duen argi-fluxua eta bereganatutako potentzia elektrikoren arteko erlazioa da. Lumenak/watt (lm/W) bezala adierazten da.
- Argi-fluxua
Argi-erradiazioaren potentzia neurtzen duen magnitudea. Lumenak (lm) bezala adierazten da.
- Argiztapen Oinarrizki Unitateak
Etiketan agertzen diren parametroak: argi eraginkortasuna, argi-fluxua eta balio-bizitza, dagokien ataletan definituak.