Bioerregaien Sektoreko Arau mailako Testuingurua
Calculadora de emisiones de Gases de Efecto Invernadero
Biodieselaren Kalitate-sistema
Bioerregaien eta bestelako erregai berriztagarrien erabilera garraio-xedeekin bultzatzeko mekanismoa xedatzen duen 2008ko urriaren 9ko ITC/2877/2008 AGINDUKO 2. artikuluan jasotako definizioari jarraiki, bioerregaiak biomasatik sortutako garraiorako erregai likido edo gaseosoak dira.
Merkataritza-garapenari jarraiki, mundu mailako, nahiz nazio mailako bioerregai nagusiak hauek dira gaur egun:
Bioetanola, etil alkohol gisa definitzen dena eta nekazaritzako edo landare-jatorriko produktuetatik sortzen dena eta bere horretan edo aldez aurretik kimikoki aldatuta edo eraldatuta erabiltzen dena.
Biodiesela, hau da, landare edo animalia jatorriko koipeetatik sortutako ester metilikoa edo etilikoa.
Datozen urteetan egun garraiorako erregaien merkatu nazionalean falta diren beste bioerregai batzuk, biogasak (biomasaren digestio anaerobiko bidez sortutako erregai gaseosoa) edo HVOak (ingelesezko Hydrotreated Vegetable Oil teminotik datorrena, landare-olioak edo animalia-koipeak hartarako bideratutako unitateetan edo findegietako koprozesatze-teknologien bidez hidrogenoarekin tratatzetik ateratako hidrokarburoa), esaterako, nolabaiteko presentzia hartuko dute merkatu horretan.