Edukien bilatzailea hauen artean IDAE

Siguenos en Youtube
Siguenos en Vimeo
Infomación IDAE
Regístrate
A +    A -   

Laguntzen Kudeaketa

IDAEk zuzeneko laguntzak ematen ditu, hau da, itzuli beharrik gabekoak, Autonomia Erkidegoen (AE) bitartez, energiaren eraginkortasuna sustatzen duten edo energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektu tipologia jakin batzuetako inbertsioetarako.

Laguntza horiek Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planean (EBP) eta Espainiarako Energiaren Eraginkortasunerako eta Aurrezteko (E4) 2008-2012 Ekintza Planean sartzen dira eta AEekin kudeatzen dira IDAE eta AE bakoitzaren artean ezarritako hitzarmen banaren bitartez.

AEak laguntza publikoetarako programak garatu, oinarri arautzaileak prestatu eta deialdiak egin, kudeatu, espedienteak izapidetu eta baloratu, laguntza horiek ebatzi, ziurtatu eta ordaintzeaz arduratzen dira, baita kontrol erregimenaz, eta kasuan kasu, zenbatekoa itzultzeaz eta zigortzeaz ere.

E4ko 2008 Ekintza Plana:

Ekintza Planaren ekarpen ekonomikoak bertan jasotzen diren energiaren eraginkortasunerako eta aurrezteko neurriak edo ekintzak finantzatzera bideratuta dauden eta horiek ondorengo sektoreetan banatuta daude: industria, garraioa, eraikuntza, energia bihurtzea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, eta zerbitzu publikoak.

Neurri horien guztien artetik 10 identifikatu dira lurralde nazional osoan Planaren gutxieneko zati bat gauzatzen dela bermatzeko lehentasun gisa:

  1. Laguntza publikoen programa industriaren sektorean.
  2. Hiriko mugikortasun planak.
  3. Errepide bidezko garraiorako erabiltzen diren ibilgailuen kudeaketa.
  4. Industriako ibilgailuak eraginkortasunez gidatzea.
  5. Autoen automobil-parke eta errepide bidezko garraiorako erabiltzen diren ibilgailuak berriztatzea.
  6. Existitzen diren eraikuntzen inguratzaile termikoa birgaitzea.
  7. Dauden eraikinetako instalazio termikoen eraginkortasun energetikoa hobetzea.
  8. Dauden eraikinen barruko argiztapen instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea.
  9. Etxetresna elektriko Zaharrak Ordezkatzeko Plana.
  10. Industrialak ez diren baterako sorkuntzetarako laguntza publikoak.

Energia Berriztagarrien Plana 

EBPn jasotzen diren laguntzak 2008an tipologia tekniko jakin batzuetara bideratuta daude:

  1. Etxean, industrian edo eraikinetan erabiltzeko energia termikoa erregai gisa Biomasa erabiliz ekoiztea.
  2. Eguzki Energia Termikoaren aplikazioak.
  3. Eguzki Energia Fotovoltaiko isolatuaren aplikazioak (hau da, norbere kontsumorako direnak eta hornikuntza saretik isolatuta daudenak); edo bestela, ekoizpen misto Eoliko-Fotovoltaikoaren aplikazioak, ekarpen fotovoltaikoa potentzia eolikoaren % 50 baino gutxiagokoa dutenak, eta aerosortzailearen gehienezko potentzia 5 kW-koa denean.
  4. Biltegiratzeko, maneiatzeko, aldez aurretiko tratamendurako, digestio sistema anaerokikoetarako eta energia (beroa/hotza) eta/edo elektrizitatea aprobetxatzeko sistemetarako materia organikoko edozein motako instalazioak, tratamendu hori jaso dezaketenak.
  5. Biomasaren alorrean tratamendurako ekipoak, hori zatikatu edo biltzeko direnak.
  6. Bioerregaiak. Instalazioa biodiesel, bioalkohol edo biogasa eskaintzen duten gasolindegietan.

Consulte las ayudas publicadas en su Comunidad Autónoma en materia energética:

 Acceso por Comunidades Autónomas. Año 2013

Acceso por Comunidades Autónomas. Año 2012

Acceso por materia. Año 2013

Acceso por materia. Año 2012

 

Dónde informarse en las Comunidades Autónomas






RSS CSS onargarriak adierazrten dituen W3C logoa XHTMLa onargarria dela adierazten duen logoa
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. Madera kalea, 8 - 28004 Madril - Tel. 91 456 49 00
Espainiako GobernuarenIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren