Eguzki energia termoelektrikoa
Energia sortzeko gaitasun propioaz gain (eguzki energia termikoa eta eguzki energia fotovoltaikoa), eguzkia energia berriztagarri guztien jatorria da.
Horrela, lurraren eta uraren beroketak eragiten ditu presio desberdintasunak, eta hortik dator haizea, energia eolikoaren iturri. Eguzkia bada, era berean, uraren zikloaren eragile nagusia, ozeanoetako lurrintzea euri bihurtzen duena eta, beraz, energia hidraulikoaren baliabidearen sorrera da.
Eguzkia, baita, fotosintesiaren prozesuan eragile nahitaezkoa da, eta horregatik biomasa erabiltzen duen energiaren iturri nagusia.
Eguzkia bada, azkenik, lur gaineko bizitzaren iturria eta bere energia aprobetxatu behar dugu, eta bere eraginez naturak eraldatzen dituen energiak ere bai.