Espainiako 2005-2010 Aldirako Energia Berriztagarrien Planaren harira, 2009ko martxoaren 20an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeko Presidentetzaren Ebazpena eta Ebazpen horren bidez ezartzen dira biomasa sektoreko enpresekin eraikinetan borondatezko akordioak egiteko programan enpresa kolaboratzaileak gaitzeko deialdia eta oinarriak.
Programa honen bidez finantzaketa-sistema bat ezarri nahi da erabiltzaileentzako kalitatezko eskaintza sustatzeko; biomasa erabiliz, eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzeko dituzten beharrei egokitutako eskaintza izan dezaten; guztia ere, 2005-2010erako Energia Berriztagarrien Espainiako Planaren harira.
Programaren baldintzak betetzen dituzten enpresa homologatuek aurkeztutako proiektuak finantzatzeko, IDAEk 5.000.000 euroko aurrekontua du ezarrita.
Biomcasa Programan gaitutako enpresen zerrenda
Eskaerak orri honetan bertan, atxikita, dauden oinarrien eta eskaera-ereduaren arabera aurkeztuko dira.
Eskura duzu, inprimatuta, Eraikinetan biomasa termikoa instalatzeko gida teknikoa (2009). GuÃa técnica de instalaciones de biomasa térmica en edificios (2009).