Ahorra energía deritzon hiritar sentsibilizazio kanpaina
Kanpaina honetan 2008-2011 Aurrezte eta Energia Eraginkortasun Planaren inguruan egindako ekintza, proiektu eta programak identifikatuko dituzten logo-marka bat erabiliko dugu.
Kanpaina, markaren aurkezpena barne, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE) erakundearen bidez Espaniako Futbol Federazioa sinaturiko hitzarmenaren ondorioa da. Bertan, komunikabideetan jokalariek egindako aholkuez gain, zelaietan Consejos de Ahorro markaren presentzia adosten da. Halaber, ekintza zuzenak burutuko dira hiritarrekin partiduetan eta kirol-instalazioetan, Las Rozaseko Ciudad del Fútbol (Madrid) instalazioetan adibidez, baita internet bidezko ekintzak besteak beste. Akordio honen inguruan ere, IDAEk energia-ikuskaritza bat egingo du Espainiako Selekzioaren egoitza den esandako Ciudad del Fútbol instalazioetan bere argiztatze, aire girotze, etab. energia kontsumoa optimizatzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko aukerak ikertuko ditu. Helburuak irol-instalazio adierazgarri hau beste batzuentzat eredu bihurtzea da.
Hitzarmen honen sinatzea 2008-2011 Aurrezte eta Energia Eraginkortasun Planak aurreikusitako difusio eta sentsibilizazio ekintzen inguruan egin da. Helburua epe honen ondoren Espainiako energia kontsumoa, zeinen atzerritik datorren energia hornikuntzaren mendekotasuna %80koa den, 44 milioi petrolio upeletan gutxitzea da, hau da urtero inportatzen dugun petrolio gordinaren %10aren baliokidea.
Marka
Etengailu baten gainean ageri den esku baten ekintza erakusten duen logo-marka bat da. Halaber, “Ahorra Energía” ere gehitzen du eta publikotasuna irudikatzen duten koloreak gorria eta horia dira, ministerio-erakundeen identifikazio guztiak bezala.
Aplikazioak kanpainaz harantzago hedatuko da, Espainiarako 2008-2011 Aurrezte eta Energia Eraginkortasun Planak aurreikusitako neurrien inguruan burututako ekintza, proiektu eta programa guztiak sinatzea baitu helburutzat. Plan honek 2.367 miloi euroko balio duten baliabide publikoak kudeatzen ditu. Azken finean, marka berri honen xedea laguntza publikoarekin burutuko diren ekintza hauek identifikatzea da.
Ekintza hauetariko batzuk hiritarrengan eragin zuzena izango dute eta etxetresna elektrikoen RENOVE Plana, ibilgailuen berriztatze plana, hiri-higikortasunerako programa eta auto elektrikoen sustatzea, goritasunezko bonbillak kontsumo gutxikoez trukatzeko programa, eraikinen isolatze termikoaren birgaitzea, gidatze eraginkorraren sustatzea etab. bezalako neurri eta ekintzak jakinaraztean ere ikusgai egingo da “Ahorra Energía” marka.
Hiritarren sentsibilizazioa
Sentsibilizazio kanpainaren xedea kontsumitzaileek helburu Espainiak energiaren inguruan lortzeke dituen helburu estrategikoetan laguntzea da.
Kontutan izan behar da hiritarrok (bai gure etxebizitzetan bai gure ibilgailuekin) estatuko energia kontsumoaren %30aren arduradun gara eta ehuneko hau nabarmenki gutxitu daiteke zenbait ohiturekin zerikusia duten banakako jokaerak batuz, eta etxetresnak, argiztatzea, ekipoak eta ibilgailuak zentzuz erosi eta erabiliz.
Honen inguruan, hainbat datu esanguratsu azpimarra daitezke. Adibidez, lanera joateko auto pribatuz egindako ibilbideak %1ean gutxituz eta garraio publikoa erabiliz urtean 20 milioi litro erregai arte aurreztu daitezke, 49.000 tona CO2 eta 17 milioi euro energia kostutan. Argiztatzearen kasuan, estatuko 13,5 etxebizitza bakoitzean kontsumo gutxiko bonbilla bakar bat jarriz 200 milioi euro arte aurreztu daitezke urtero energia kostutan, 2 milioi CO2 tonaz gain. Berogailuan jaitsitako edo aire girotuan igotako gradu bakoitzeko %7 arte aurreztu daiteke. Eraginkorrago gidatuz, hau da, gozo, bat-bateko azeleratzerik gabe eta presio egokidun gurpilekin gidatu zere kontsumoaren %15a aurreztu daiteke. Et abeste adibide bat gehiago, garraio publikoa erabiltzen duen bidaiari bakoitzaren kontsumo erlazioa autoz doan bidaiari bakoitzaren heren bat da.