Inbertsio-jarduerak egitea da IDAEren ildo estrategikoetako bat. Teknologia-berrikuntzari dagokion alderdiren bat izan eta erreplikagarriak diren proiektuak sustatzea da helburua.
Erakundeak proiektuetan duen partaidetza, sektorearen, teknologiaren eta bolumen ekonomikoaren araberakoa izaten da; honako formulak erabiltzen ditu finantzaketa eskaintzeko:
Hirugarren bidezko Finantzaketari (HPF): Hirugarrenen bidezko finantzaketa (HBF): energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko inbertsio-proiektuei laguntzeko dagoen metodo egokienetako bat da; baita energia hainbat iturriren bidez sortzeko proiektuei laguntzeko ere. IDAE da finantzaketa-mekanismo honen Espainiako sustatzaile nagusia eta horretan ari da 1987tik.
Proiektua finantzatzea eta zerbitzuen errentamendua: energia aurrezteko, eraginkortasunez erabiltzeko eta energia berriztagarriak erabiltzearekin lotuta inbertsio-proiektuei aplikatzen zaien finantzaketa-modua. Aurretik bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa egina izan behar dute. Finantzaketan laguntzeko eredu berri bat da honakoa eta bi kontratu egiten dira: lankidetzarako eta zerbitzuen errentamendurako kontratu markoa batetik, eta proiektua finantzatzeko kontratua, bestetik (merkataritza-kreditua).
IDAEk energia-proiektuetan egiten dituen beste parte-hartze batzuk :
Aldi baterako enpresa-elkarteak
Interes ekonomikoko elkarteak
Merkataritza-elkarteetan partaidetza
Partaidetza-kontuak
Garapen teknologikorako hitzarmenak
Proiektu estrategikoei laguntzeko IDAEren laguntza-programak: IDAEren laguntzarako ildo bat da honakoa; energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko proiektuei laguntzeko ildoa, hain zuzen. Programa IDAEren zuzeneko jardueretan dago kokatua, Energia Aurrezteko eta Eraginkortasunez Erabiltzeko Espainiako Estrategiaren 2008-2012 Aldirako Ekintza Planean (2004-2012).
Biomcasa programa. Biomasa termikoaren sektoreko enpresekin, eraikinetan borondatezko akordioak egiteko programa. Programa honen bidez finantzaketa-sistema bat ezarri nahi da erabiltzaileek kalitatezko eskaintza izan dezaten; biomasa erabiliz, eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzeko dituzten beharrei egokitutako eskaintza izan dezaten; guztia ere, 2005-2010erako Energia Berriztagarrien Espainiako Planaren harira.
Geotcasa programa. Eraikinetan instalazio geotermikoak jartzeko finantzaketa-enpresa gaituei. Programa honen bidez finantzaketa-sistema bat ezarri nahi da erabiltzaileei kalitatezko eskaintza ematea sustatzeko; biomasa erabiliz, eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzeko dituzten beharrei egokitutako eskaintza izan dezaten; guztia ere, 2005-2010erako Energia Berriztagarrien Espainiako Planaren harira.
Solcasa programa. Eraikinetan eguzki-instalazio termikoak jartzeko finantzaketa enpresa gaituei. Programa honen bidez finantzaketa-sistema bat ezarri nahi da erabiltzaileentzako kalitatezko eskaintza izatea sustatzeko; eguzki-energia termikoa erabiliz, eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzeko dituzten beharrei egokitutako eskaintza izan dezaten; guztia ere, 2005-2010erako Energia Berriztagarrien Espainiako Planaren harira.
GIT Programa. Instalazio Termiko Handien Programa. Enpresa gaituei eraikinetan iturri berriztagarrietan oinarritutako instalazio termiko handiak jartzeko finantzaketa. Finantzaketa-programa hau abiarazteak eraikuntzan energia termikoa ekoizteko instalazio handiak jartzea sustatzearen beharrari erantzuten dio. Instalazio horiek energia berriztagarriak (biomasa, eguzki energia termikoa eta geotermia) baliatuta jartzen dira.