Sail honetan ondorengo dokumentuak izango dituzu eskura laster:
Programa honen 2008rako laguntza eskaerak aurkezteko epea joan den urruaren 8an amaitu zen. Datozen urteetan egon litezkeen hurrengo proiektu estrategikoei zuzenduriko laguntza deialdiak ere Web orri honetan eta Estatuko Buletin Ofizialean iragarriko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez IDAErekin kontaktuan
Zer da?
Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko proiektuen finantzaketarako IDAEren Laguntza lerro berri bat da.
Programa hau Espainiako Energia Aurrezteko eta Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Estrategiari (2004-2012) lotuta dagoen 2008-2012 Ekintza Planaren inguruan IDAEk egindako ekintza zuzenen barruan kokatuta dago.
Programaren 2008 Deialdiari esleitutako zenbatekoa 60 milioi eurokoa da eta eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera gehitu daiteke.
Proiektuei eskainitako dirulaguntzen kalkulu metodologia ingurugiroaren aldeko estatu laguntzei buruzko Araudi Komunitario berriaren (2008/C 82/01) ondorioa da.
Programaren helburuak
Programaren xedea, administrazio ezberdinak enpresek energia aurrezteko eta energia eraginkortasuna hobetzeko teknologietan hainbat urtetarako egindako inbertsio proiektuak aurrera eramateko egiten hari diren ahaleginak sendotzea eta osatzea da.
Gaur egun dauden mekanismoekin laguntza nahikorik ez duten proiektu mota konkretuei laguntza ematea nahi da, laguntza jarrai (hainbat urtetarako), irekia (onuradun zezen eta zeharkakoak) eta sektore ezberdinei zuzendua (industria eta hirugarren sektorea).
Proiektu motak
Programaren helburuetan hiru proiektu mota definitzen dira:
Proiektuek laguntza eta inbertsio bakoitzeko energia aurrezte-tarte konkretu batzuk gainditu beharko dituzte eta ondorengo inbertsio muga hautagarrien barne egon beharko dute:
| Proiektu mota | IInbertsioa milioi eurotan, gehiengoa | |
| Gutxiengoa | Gehiengoa | |
| Proiektu Estrategikoa(inbertsioa gutxienez hiru Autonomia Erkidegotan | 1,0 | 40,0 |
| Proiektu Eraberritzaile Paregabea | 0,5 | 20,0 |
| Baterako Sektore Proiektua | 1,0 | 20,0 |
Onuradunak
Sektore-teknologiak; Laguntza zenbateko muga ADIERAZGARRIAK
ADIERAZGARRIAK kalifikapenak beren izaera esklusiboki adierazgarria adierazten du; edozein kasutan ere, laguntzen gehieneko mugen kalkulua, proiektu bakoitzarentzat eta ingurugiroaren aldeko estatu laguntzei buruzko Araudi Komunitarioaren metodologia jarraituz egingo da. Inbertsio proiektu mota hauengan eragina duten gainerako muga edo baldintzak adierazitako 2008 urterako IDAEk Autonomi Erkidegoekin adostutako Lankidetza Akordioen antzerakoak izango dira.
INDUSTRIA SEKTOREA
Ekipo eta instalazio aldaketak Eskuragarri dagoen Teknologia Hoberenetan (MTD) inbertsio sustatzea: Prozesu ekipoetan, energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema eta instalazioetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak.
GARRAIO SEKTOREA
Flota berritzean eta garraioan erregai alternatiboen sustapenean inbertsio sustatzea: Errepide bidezko merkantzia eta pertsonen garraiorako ekipoetan inbertsioa, baita garraiorako erregai alternatiboen merkaturatzean ere.
Ibilgailuak
Merkatu balioaren %15a, ondorengo gehieneko mugekin:
| Teknologia (eurotan) | Industria-ibilgailuak | Autoak |
| Elektrikoak | 50.000 | 6.000 |
| Hidrogenoa | 50.000 | 6.000 |
| Hibridoak | 50.000 | 2.000 |
| (*) GNC, GNL, GLP | 12.000 | 2.000 |
| (*) PLG transf. | - | 450 |
Hornitegiak
| Mota | Publikoari irekiak |
| (*) GLP | Inbertsioaren %10a edo 10.000 €. |
| (*) GN | Inbertsioaren %10a edo 25.000 €. |
| H2 | Inbertsioaren %20a edo 100.000 €. |
(*) Mota hauetan aurkeztutako proiektu guztiek batera ezingo dute urte bakoitzeko 3 milioi euroko guztizko zenbatekoa gainditu.
Ibilgailu elektrikoentzako hornikuntza logistika sarea eta kargagailuak: Inbertsioaren %20ra arte, proiektuko milioi 1 euroko muga.
ERAIKUNTZA SEKTOREA
Dagoeneko eraikita dauden eraikinen estalki termikoen birgaitzerako inbertsio sustatzea: Hozte eta berokuntza energia eskaria gutxitzera zuzendurik dauden eraikinen estalki termikoetan egindako inbertsioak.
CTE -HE-1 betetzea: Inbertsioaren %22a ondorengo mugekin:
Eraikinen instalazio termikoen berritzerako inbertsioen sustatzea: Energia kontsumitzen edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan egindako inbertsioak.
Barne argiteriaren berritzeko inbertsio sustatzea: HE3-an merkatuko gutxieneko eraginkortasun maila lortzea suposatzen duten sistemetan, instalazioetan eta ekipoetan egindako inbertsioak.
Eraikinen birgaitzea: Eraikita dauden eraikinen energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak
ENERGIA ERALDATZE SEKTOREA
Industria sektoretik kanpo dauden elkarsortze instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gehiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak.
Mikrosorkuntza instalazioetarako inbertsioen sustatzea: 150 kWe baino potentzia gutxiago izanda, energia kontsumitu edo eraldatzen duten sistema, instalazio eta ekipoetan, ingeniaritza proiektuetan, obra zibilean, muntai eta abiarazteetan inbertsioak.
Epeak
2008 Deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den momentutik hiru hilabeteko epean egongo da irekita.
Kudeaketa instrumentua
Programa honen barnean enpresei laguntzeko aukeratutako instrumentuak IDAE eta aukeratutako korporazio edo enpresen arteko LANKIDETZAK edo ENERGIA AURREZTEKO EDO ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO INBERTSIO PROGRAMA-KONTRATUAK dira.
Hauek eskuratzeko, IDAEren Administrazio Kontseiluaren Erabaki gisa EBOean argitaratutako Urteroko Laguntza Deialdian enpresen proposamenek izan behar dituzten edukiak zehaztu dira(2008-2012 Energia aurrezteko eta Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Proiektuetarako Inbertsio Plan Estrategikoak).
Plan Estrategiko hau osatuko duten elementu batzuk honakoak izango dira:
Inbertsio proiektuen koste aukeragarrien zehaztapena ENACek bermatutako Kanpo Agente batek abalatu beharko du, baita hondakinen gutxitzea eta energia aurreztea ere. Halaber, agenteak ebaluaketa metodoa Araudiarekin bat datorrela ziurtatu beharko du.
Agente honek Inbertsio Plan Estrategikoarekin bat txosten ez lotesle bat aurkeztuko du.
LANKIDETZA edo PROGRAMA-KONTRATUAREN baldintzak urteroko Deialdian adieraziko dira.
Prozedura
Harremanetarako datuak
Deialdian bertan horretarako prestatutako inprimakiaren arabera sinatutako eskaeren emate fisikoa IDAEren bulegoetan egin beharko da, Madera kalea 8 (San Roque 7 kalearen atzealdea), 28004 Madril, IDAEren Zuzendari Nagusiari zuzenduta eta gutunazalean “Solicitud de participación en el PROGRAMA DE AYUDAS IDAE A LA FINANCIACIÓN DE PROYECTOS ESTRATÉGICOS DE INVERSIÓN EN AHORRO Y EFICIENCIA ENERGÉTICA” eta erakunde igorlearen datuak argi eta garbi adieraziz.