Eguzki-energia bi modutara ustiatu daiteke: elementu mekanikoen bitartekaritzarik gabe, hau da, modu pasiboan edo elementu mekanikoen bitartekaritzarekin, hau da, modu aktiboan.
Eguzki-energia aktiboa, era berean, tenperatura baxukoa, ertainekoa eta altukoa izan daiteke, bilketa zuzenekoa, kontzentrazio-indize baxukoa edo kontzentrazio-indize altukoa izatearen arabera.
Kolektore lau beiraztatuekin –eguzki-panel delakoekin– egindako tenperatura baxuko aplikazioak dira merkatuan gehien zabaldutakoak. Hauek dira aplikazio interesgarrienak:
Eraikinetan. Etxeko ur beroa lortzeko, igerilekuak berotzeko eta berogailuetarako.
Instalazio industrialetan. Etxeko ur beroa prestatzeko eta prozesuetarako ura partzelatzeko.
Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan. Negutegietako berogailu, arrain-haztegietako ur bero eta abarretarako.
Eguzki-energia bidezko hozketa. Ur hotza edo hozketa beharrezkoak diren kokalekuetan, xurgaketa-prozesuko beroaren ustiapenaren bidez.
Eguzki Energiaren bidezko Hozketa
Eguzki-energia bidezko hozketa-instalazioa eguzki-energia termikoko instalazioaren bidez berotutako urarekin elikatzen den xurgaketa-makinan oinarritzen da; horrek esparrua hozteko erabiliko den ur hotza sortzen du.
Funtsean, sistema hauek osatzen dute:
Eguzki-energia biltzeko sistema
Metatze-sistema
Xurgaketarako ekipamendua
Ohiko laguntza-sistema
Kontsumo-sistema
Barreiadura-sistema
Kontrol-sistema