Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Uso Electrico · Eguzki-energia termoelektrikoa

Eguzki-energia termoelektrikoa

Kontzentrazioko eguzki-energiak eguzkiari jarraitzeko leiarrak edo ispiluak eta gailuak erabiltzen ditu, eguzki-erradiazioa gainazal murritz batean kontzentratzeko. Horrela, elektrizitatea sortzeko tenperatura altuak lortzen dira.

Eguzki-energia termoelektrikoak eguzkiari jarraitzeko leiarrak edo ispiluak eta gailuak erabiltzen ditu, eguzki-erradiazioa gainazal murritz batean kontzentratzeko. Kontzentrazio horrekin, tenperatura altuak lor daitezke, eta, horrela, baita lan bihurtu daitezkeen efizientzia termodinamiko altuak ere. Prozesu horretan lortzen den beroa, normalean, fluxu batera igarotzen da, eta horrek, sorgailu bati akoplatutako turbina baten bidez, elektrizitatea sortzen du. Eguzki-energia kontzentratzeko sistemen artean, hiru teknologia mota garatu dira.

Kolektore zilindro-parabolikoen zentralak. Kanal eran jarrita dauden eta sekzio parabolikoa duten ispilu-kolektoreek osatzen dituzte zentral horiek. Kolektoreek kanalaren foku-lerroan jarrita dagoen hodi batean islatzen dute eguzkiaren argia, eta beroa eramateko fluxu bat dauka hodi horrek. Fluxu hori 400 bat gradutan berotzen da, 30 eta 80 arteko eguzki-kontzentrazioarekin, eta elektrizitatea sortzen duen turbina konbentzional bat elikatzen duen fluxu batera eramaten da gero.

Dorre-zentralak. Eguzki-energia hargailu zentral batean kontzentratzen duen heliostato-eremu batek eratzen ditu dorre-zentralak. Hargailua dorre baten goialdean egoten da jarrita, eta bero-trukagailua izaten da. Kontzentrazioa 200etik 1.000ra bitartekoa izaten da, eta 600 ºC-tik gorako tenperaturak lortzen dira. 

Eguzki-sorgailu disko-parabolikoak. Disko forma duen islagailu paraboliko bat da, zeinak diskoaren foku-gunean jarrita dagoen hargailu batean kontzentratzen duen eguzkiaren argia. Hargailu horrek xurgatu egiten du kontzentratzaileek islatutako energia, hargailuaren fluxua 750 ºC-ra berotzea eraginez. Beraz, elektrizitatea hargailuari lotutako motor txiki batean sortzeko (adibidez, Stirling motor batean edo Brayton turbina txiki batean) erabiltzen da.