Inicio · Tecnologias · Energias Renovables · Energía Berriztagarrien 2011-2020 Plana

Energía Berriztagarrien 2011-2020 Plana

Erkideko Zuzentarauak xedatzen duen bezalaxe, Espainiako energiaren amaierako kontsumo gordinaren % 20 gutxienez iturri berriztagarrien aprobetxamenduetatik etortzea lortu nahi du Energia Berriztagarrien Planak

Ministroen Kontseiluen 2011ko azaroaren 11ko Erabakiaren bidez onartu zen Energia Berriztagarrien 2011-2020 Plana, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EE Zuzentarauaren (iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzea sustatzeari buruzkoaren) xedeekin eta 661/2007 Errege Dekretuak (energia araubide berezian ekoizteko jarduera erregulatzen duenak) eta Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak jasotzen dituzten aginduekin bat eginez.