Eraikinen Kalifikazio Energetikoa

Eraikinen Egiaztapen Energetikoa 2002/91/EE Zuzentarauaren ondoriozko eskakizuna da. Egiaztapen energetikoari dagokionez, Zuzentarau hori eta maiatzaren 19ko 2010/31/EB Zuzentaraua, eraikinen energia-efizientziari buruzkoa, 235/2013 Errege Dekretuaren bidez lekualdatu da, zati batean, Espainiako ordenamendu juridikora. Errege Dekretu horren bidez, apirilaren 5ekoa hori, jada badauden eraikinen nahiz eraikin berrien energia-efizientziaren ziurtagirirako oinarrizko prozedura onartzen da.

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua 2013ko apirilaren 13ko BOEn argitaratu zen, 89. zenbakian, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean.

Errege Dekretu horren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, eraikin oso baten edo zati baten (egokitzen denaren arabera) energia-efizientziaren ziurtagiria aurkeztu edo eman beharko zaie eraikin horren erosleei edo errentariei, data horretatik aurrera (2013ko ekainaren 1etik aurrera) egiten diren salerosketa- edo errentamendu-kontratuetan.

Ziurtagiri horretan, eta energia-efizientziaren etiketa baten bidez, efizientziaren energia-maila esleitzen zaio eraikin bakoitzari. A mailakoa jasoko dute eraikin efizienteenek, eta G mailakoa efizientzia-maila txikiena dutenek (tarteko letrak goitik beherako mailaren arabera emango dira).

Beste alde batetik, eta izenak berak adierazten duenez, 235/2013 Errege Dekretuak ezartzen du eraikinen energia-efizientziaren ziurtagirirako oinarrizko prozedura. Dagokion autonomia-erkidegoan arlo horretako eskumena duen organoak garatuko du prozedura hori, eta organo bera arduratuko da, bere lurralde-eremuari dagokionean, ziurtagiriak erregistratzeaz, kanpo-kontrola egiteaz eta ikuskaritza egiteaz. 

Zure autonomia-erkidegoari dagokion informazio guztia begiratu ahalko duzu, autonomia-erkidegoak berak harremanetarako izendatzen duen organismoaren bidez. Informazio gehiago Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioan. 

 

KALIFIKAZIO ENERGETIKORAKO PROGRAMAK EGUNERATZEA

Eraikinen egiaztapen energetikoaren orrialde ofizialean adierazten den moduan:

Egiaztapen energetikorako tresnak eguneratzen ari dira. Eguneratze horrek ez dio inola ere eragingo tresnen erabilerari, baina bai kalifikazio energetikoa kalkulatzeko barne-mekanismoari.

Zentzu horretan, informazio-ohar bat argitaratu da orrialde ofizialean. Bertan, egin diren aldaketen berri ematen da, eta trantsiziozko aldi honetarako behar diren gogoeta batzuk jasotzen dira, bai maila teknikoan, bai maila administratiboan.

 

ERAIKINETAN EGIAZTAPEN ENERGETIKOA EGITEN DUTEN ENPRESEI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA:  

IDAEk JAKINARAZTEN DU ez diola inolako homologaziorik, akreditaziorik edo aitortzarik egin enpresa, erakunde, pertsona fisiko edo juridiko bati ere, energia-efizientziaren ziurtagiriari dagokionez.

 

IDAEren izena, bere logoa edo berori irudikatzen duen edozein sinbolo iruzur-asmoz eta IDAEren baimenik gabe erabiltzen bada, faltsutze-delitua egingo da merkatuan eskaintzen diren produktuen edo zerbitzuen kalitatean, eta eskudun agintaritza atzetik edukitzea eta horren salaketa jasotzea ekarriko du horrek. 

 

Kanpo-esteka interesgarriak:

Energia-efizientziaren ziurtagiria egiteko onartuta dauden dokumentuen erregistro orokorra.

Europako Batzordeak eraikinen energia-efizientziari buruzko Zuzentarauaren inguruan duen informazioa.

Implementing the Energy Performance of Buildings Directive (EPBD) Country reports 2012  (125Mb)

Kanpo-esteka interesgarriak:

2002/91/EE Zuzentaraua - PDFa erakutsi

2010/31/EB Zuzentaraua - PDFa erakutsi

235/2013 Errege Dekretua - PDFa erakutsi 

235/2013 Errege Dekretuaren akats-zuzenketa - PDFa erakutsi

2002/91/EE Zuzentaraua estatu kideetan nola lekualdatzen ari den (2010) PDFa erakutsi