Segimendu energetiko sektorialak

Bikaintasun-proiektua. Prestakuntza, informazioa eta komunikazioa

Proiektuaren azalpena

IDAEk, aldizka, azken kontsumoaren energia-segimenduak egiten ditu industriaren, garraioaren, egoitzen eta zerbitzuen sektoreetan. Gainera, energia berriztagarriek energia-hornidurari egindako ekarpena zenbatzen eta aztertzen du urtero.

Txosten horiek eginez, energia-iturri ezberdinak (bai berriztagarriak, bai ohikoak) kontsumitzeko joerak eguneratu nahi dira, estatistika ofizialetan sar daitezen eta sektore guztietan erraztu dadin energiaren aurrezpen-, efizientzia- eta dibertsifikazio-neurriak diseinatzea.

Azken erabilerako eta teknologia berriztagarrien azpi-sektoreei buruz egin diren azken ikerketek hainbat eremutako esplorazioak hartzen dituzte beren baitan; hala nola, hauenak: egoitza-sektorea, garraio kolektiboa, bero-ponpak, turismo-ibilgailuak, zementu-ekoizpena, unibertsitateak, ospitaleak eta bulego pribatuak.  Tartean dauden elkarte eta eragile nagusiek parte hartzen dute ikerketa horietan. Horiekin, kontsumoari eta ekipamenduari buruzko balantze xehatuak egiten dira, eta, balantze horiekin, estatistikak hobetzeko eta plangintza zein prospektiba energetikoaren inguruko azterlanetarako oinarria ezartzen da.  Era berean, energia-adierazleak eguneratzen dira, eta azken erabilerako sektoreetan efizientzia energetikoaren gainean dauden joerak azter daitezke horri esker, bai eta EBko beste herrialde batzuetako joerekin alderatu ere.

Kontsumo eta ekipamendu berriztagarriei buruzko azterlanak urtero egiten dira, autonomia-erkidegoen laguntzarekin. Azterlan batzuk konplexuagoak izaten dira, kontsumo-gune ugari hartzen dituztelako; adibidez, egoitza-sektorekoak, turismo-ibilgailuen ingurukoak eta biomasari buruzkoak. Bada, urtero egin ordez, zenbait urtean behin egiten dira.

 

Azterlanen edukia

Azken erabilerako sektoreak

Metodologia.

Informazio sozioekonomikoa: BPGd-an, enpleguan, negozio-bolumenean, kostuen egituran eta abarretan dagoen adierazgarritasuna.

Teknologia energetikoak: sektoreak erabiltzen dituen teknologia energetikoen xehetasunak eta sektore horren aurreikuspen teknologikoak.

Energia-kontsumoak: Iturrien bilakaera, guztizko bilakaera; energia-kontsumoak eta -ratioak, sektoreko unitate adierazgarrien arabera.

 

Energia berriztagarriak

Instalazioei buruzko informazio-bilketa, autonomia-erkidegoek eta sektore teknologikoek emandakoa.

Informazioaren tratamendua eta arazketa.

Azken kontsumoaren inguruko balantze ofizialetan sartzea.

Biomasa Central de Sangüesa, Navarra
Central Hidroeléctrica PORMA