Sant Pau Ospitalearen optimizazioa, geotermiaren bidezkoa

Bikaintasun-proiektua. Inbertsioa

Proiektuaren azalpena

"Santa Creu i Sant Pauko Ospitaleko fundazio pribatua" (Generalitat-a, Bartzelonako Udala eta Artzapezpikutza) esparru osoa eraberritzen ari da, nazioarteko hainbat erakunde eta ikerketa-erakunde bil daitezen bertan. Unescok Munduko Ondare izendatu zuen ospitalea.

Guztizko aurrekontua 128 milioi eurokoa da. IDAEk eta fundazioak hirugarrenen finantzaketa-kontratua gauzatu zuten, esparrua eratzen duten eraikin historikoetako klimatizazio-sistema ustiatzeko sistema geotermikoei dagozkien lanak egite aldera. 2016ko urrian amaitu zen 4. fasea.

Datu teknikoak

Entalpia oso baxuko sistema geotermikoa, zirkuitu itxiko trukagailu bertikalak eta errendimendu altuko bero-ponpa geotermikoak dituena.

Trukaketa geotermikoa lursailarekin, 120 metroko sakonera duten 357 zundaketaren bidez.

3.670 kW inguruko guztizko potentzia duten ur-ur motako bero-ponpa geotermikoak. Horiekin, unitate terminalei beroa eta hotza emango dizkieten BCG propioak edukiko ditu eraikin bakoitzak, 4 hodiko sistema baten bidez.

Ekonomia- eta energia-datuak

Egindako inbertsioa: 4.170.648 €.
IDAEren gehieneko inbertsioa 4.900.000 eurokoa da.
Gutxieneko errentagarritasuna % 4koa (euriborra + % 1,5)
Beroaren eta hotzaren eskari termikoa 4.244 MWh-koa da urtean.
Instalazioak abiarazten direnean, 4.200 Mwh inguru aurreztuko dira urtean (180 tep/urtean), eta 486 tCO2 saihestuko dira urtean.

Errepikagarritasuna

Mundu-mailan erreferentea izango da proiektua, Espainiako proiektu handiena izango baita, eta Europako handienetakoa, eraikinak klimatizatzeko energia geotermikoaren arloan.
 

Hospital Sant Pau
Climatización por geotermia Hospital Sant Pau