Mugikortasun elektrikoari buruzko proiektu pilotua (MOVELE)

Bikaintasun-proiektua. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa

Proiektuaren azalpena

IDAEren ekimena da MOVELE proiektu pilotua, eta Espainian dauden ibilgailu elektrikoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta energetikoa erakusteko xedea dauka.

Hainbat alderdi estaliko zituen esperientzia integrala izan zedin planteatu zen; esaterako, hauek estal zitzan: merkatuko alderdiak (ibilgailu horien eskaintza eta eskaria), berriz kargatzeko azpiegituren garapena (pribatuak eta publikoak), euskarri energetikoa (tarifa berriak eta irudi berria sektorean —kargen kudeatzailea—), nazioko eta nazioarteko koordinazioa eta komunikazio-alderdiak (proiektuak iraun bitartean aktibo eduki zen web baten bidez).

Proiektuak 10 milioi euroko hornidura zuen, E4ren 2008-2012rako Ekintza Planari esker, eta 2.000 ibilgailu elektriko sartzeari, erabilera publikoko 550 karga-gune jartzeari eta teknologia horien aldeko garapen arautzailea sortzeari laguntzeko xedea zeukan.
 
Emaitzak

MOVELE proiektu pilotuaren emaitzak oinarria izan ziren Ibilgailu Elektrikoa Bultzatzeko Espainiako 2010-2014 Estrategia onar zedin 2010ean. 2010-2012 Ekintza Planari MOVELE plana esaten zaio.

IDAEren proiektu pilotu horren ostean eta estrategia horren esparruan, Espainian mugikortasun elektrikoaren sektore berria sortu dela esan daiteke, eta negozio-aukera handiak dauzkala; hala nola, ibilgailu horiei energia hornitzeko arloan, automobilaren osagaien garapen teknologikoaren arloan, hiri-zerbitzu jakin batzuetan VE flota lehiakorrak sartzeko arloan eta abarretan. Gainera, teknologia horren sustapenean, herrialde liderren artean jarri da Espainia.
 

Vehículo eléctrico
Vehículo eléctrico