Informazioa eta Argitalpenak

IDAEk bere jarduerari buruzko albisteak sortzen ditu, eta, horretaz gain, hirugarrenen albisteak zabaltzen ditu.

Bestalde, sektoreko ekitaldi eta deialdi interesgarriak jasotzen dituen agenda dauka Institutuak, eta, gainera, bertako teknikariek energia-efizientziarekin eta energia berriztagarriekin zerikusia duten jardunaldietan eta mintegietan parte hartzen dutenean, agendan bertan jasotzen da parte-hartze hori.

Era berean, txostenak, estatistikak eta balantzeak aldizka argitaratzeaz gain, argitalpen propioen katalogo handia dauka Institutuak, hainbat formatutan eskaintzen duena (formatu konbentzionaletatik hasi eta formatu elektronikoetara edo interaktibo digitaletaraino).