Ibilgailuen energia-etiketatua

Bikaintasun-proiektua. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa

Proiektuaren azalpena

2002tik, Espainian salgai dauden turismo-automobilen eredu guztiak jasotzen dituen datu-basea dauka IDAEk, eta efizientzia energetikoaren arabera daude sailkatuta horiek. Gainera, etiketatua edukitzeko betebeharrik ez duten ibilgailuak sartu dira datu-basera; hala nola, ibilgailu komertzialak edo bestelako teknologiekin elikatzen diren ibilgailuak.

1999/94/EEE Zuzentaraua lekualdatzen duen 837/2002 Errege Dekretuan jasotzen da turismo-ibilgailuen energia-sailkapena. Ibilgailu bakoitzak bere azaleraren arabera egiten duen kontsumoa eta tamainaren batezbestekoa alderatuta kalkulatzen da etiketa.

Laguntza publikorako hainbat programatan (PIVE eta PIMA planetan, adibidez) eta Espainiako udalerri batzuetako lehia publikoko orrietan (taxien lizentzietan, adibidez) erabili izan da etiketatu mota hori.
 
Emaitzak

Laguntza-programetan, energia-etiketatuan oinarrituta hautatu ziren etxetresna elektrikoak eta aire girotuko ekipoak. Horri esker, etxean erabiltzeko ekipo mota horien energia-efizientziaren mezua helarazi zitzaien herritar askori.

IDAEren datu-basean, turismo-ibilgailuen eta furgoneten 15.000tik gora modelo jasotzen dira, gasolinaren eta gasolioaren arabera nahiz beste teknologia mota batzuen arabera bereizita (elektrikoak, GLPrekin, GNCrekin edo bioerregaiekin elikatzen direnak).

IDAEk kudeatzen duen energia-etiketatu konparatiboa ibilgailuen salmenta- edota alokairu-gune guztietan nahitaezkoa izatea da tresna horren xedeetako bat, 837/2002 Errege Dekretuan hautazkotzat hartzen baita.
 

Tráfico ciudad
Tráfico ciudad