Fotovoltaikoa 2004ko FORUMEAN. II. Fasea-HUAE

Bikaintasun-proiektua. Inbertsioa

Proiektuaren azalpena

Energia elektrikoa saltzeko sare bati lotutako eguzki-instalazio fotovoltaikoa. 2004ko Forumeko instalazio fotovoltaikoaren II. fasea da. Bela-eskolaren gainean egin zen lehenengo fasea, eta Besós-eko HUAEaren estalkian dago sartuta bigarren fasea.

Datu teknikoak

IDAEren eta Bartzelonako Udal agurgarriaren arteko 20 urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez egin zen proiektua.

IDAE da instalazioa egiteko eta legeztatzeko arduraduna, bai eta instalazioaren geroko jardueraren eta mantentze-lanen arduraduna ere. Bartzelonako Udalak utzi egin du HUAEaren estalkiko egitura arkupetua erabiltzen, instalazioa bertan jar dadin.

600 kW-ko potentzia.

Inbertsioa IDAEren kargura % 100ean.

2008an abiarazi zen

Ekonomia- eta energia-datuak

Egindako inbertsioa: 3.647.062 €

2016ko diru-sarrerak: 415.338 €

2016ko energia-emaitzak

Energia elektrikoaren ekoizpena:  874 MWh

CO2 igorpenen aurrezpena: 289 tn CO2

Errepikagarritasuna

Instalazio horren diseinuak eraikin publiko zein pribatuetako edozein egitura arkupeturako edo euskarritarako balio du. Arkitektura-integrazio osoa bilatuz egin zen diseinua. Modulu fotovoltaikoen diseinu bereziak, beira gardenezko bi xafla baitauzka, estalkitik argia igarotzea ahalbidetzen du, eta, horrela, ekitaldiak egin daitezke pergolaren azpian.

Fotovoltaica Fórum 2004 Fase II- EDAR