Etxetresna Elektrikoen Energia-Etiketatua

Bikaintasun-proiektua. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa


Proiektuaren azalpena

2006an, bi hitzarmen sinatu ziren Linea Zuriko Etxetresna Elektrikoen Fabrikatzaileen eta Inportatzaileen Nazio Erakundearekin (ANFELekin) eta Banaketa Enpresa Handien Nazio Erakundearekin (ANGEDekin), eta, sinadura horren bidez, etxetresna elektriko efizienteenen datu-basearen mantentze-lanak egin zituen IDAEk. Gida izateko balio izan zien datu-base horrek autonomia-erkidegoei, beren Renove planak ezartzeko orduan. Horretaz gain, herritarrak informatzeko tresna zen hori, energia-etiketatua behar beste ezagutzen ez zen testuinguruan.

Era berean, 2006an eta Klimatizazio Ekipoen Fabrikatzaileen Erakundearekin (AFECekin) hitzarmen bat sinatuz, 12 kw-tik beherako eta energia-efizientzia handiko klimatizazio-ekipoen (etxeetan gehien erabiltzen diren ekipoen) datu-basea egin zuen IDAEk, baita datu-basearen mantentze-lanak egin ere. Gida izateko balio izan zien datu-base horrek autonomia-erkidegoei, beren Renove planak ezartzeko orduan, eta erreferentzia-iturri bihurtu zen herritarrentzat.

Beste alde batetik, urte horretatik aurrera eta Bero Sorgailuen Fabrikatzaileen Nazio Erakundearekin (FEGECArekin) hitzarmen bat sinatuz, galdaren datu-basea egin zuen IDAEk, baita datu-basearen mantentze-lanak egin ere, galdaren energia-etiketatuaren eta errendimenduen arabera. Informazio-iturria izan zen 24 kW-tik beherako potentzia duen galdara erosi nahi zuten herritarrentzat (galdara mota hori erabiltzen da gehien norbanakoaren berogailuan).
 
Emaitzak

Laguntza-programetan, energia-etiketatuan oinarrituta hautatu ziren etxetresna elektrikoak eta aire girotuko ekipoak. Horri esker, etxean erabiltzeko ekipo mota horien energia-efizientziaren mezua helarazi zitzaien herritar askori.

IDAEren datu-basean, aire girotuko 3.930etik gora ekipo, 8.000tik gora etxetresna elektriko eta 2.290 galdara egotera iritsi ziren.

Energia-etiketatu konparatiboa herritarrentzako erosketa-irizpidea izan zedila lortzea izan zen ekimenaren xedea. Hautazko alderditzat jasotzen da hori etiketatua arautzen duen urtarrilaren 28ko 124/1994 Errege Dekretuan eta 92/75/EEE Zuzentarauan.
 

Etiquetado energético de electrodomésticos. Detalle del frontal de una lavadora AA+
Etiquetado energético de electrodomésticos. Etiqueta energética