Erakundeen parte-hartzea proiektu europarretan

Bikaintasun-proiektuak. Erakundeen ordezkaritza

Proiektuaren azalpena

Espainiako erakundeek energia berriztagarriei eta energia-efizientziari buruzko proiektuak batera finantzatzen dituzten programa europarretan parte har dezatela bultzatzen du IDAEk, eta arreta berezia jartzen die Ikerketarako, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Esparru Programari eta Europako Energia Adimendunaren Programari (EIEri).

Ekintzak

Espainiak ordezkari-lanetan parte hartzea, finantzatu behar diren proiektuak eta ebaluazio-prozedurak zehazten dituzten programak kudeatzeko batzordeetan.

Informazioa eta aholkua ematea Espainiako erakundeei, IDAE izanik EIE programarako harremanetarako nazio-gunea.

Europako deialdiak sustatzeko eta hedatzeko jarduerak antolatzea.

Espainiako Administrazioaren beste erakunde batzuekiko koordinazioa egitea, baterako estrategia egiteari begira.

Energia- eta ekonomia-emaitzak

Azken urteotan, Espainiaren parte-hartzeak nabarmen egin du hobera proiektu europarretan, eta ekonomia espainiarra nazioartekotzeko prozesuari lagundu dio horrek.

2007-2013rako VII. Esparru Programan, energia-programaren proiektuetan parte hartu duten erakunde espainiarrek 170 milioi euro eskuratu dituzte; hots, programaren guztizkoaren % 13 itzuli da.

Europako Energia Adimendunaren Programan, 2005etik gaur arte, 30,5 milioi euroko diru-laguntza eduki duten 243 proiektu europarretan hartu dute parte Espainiako enpresek.

Errepikagarritasuna

HORIZON 2020 programa berriaren barruan, ekintza horiei jarraipena eman dakieke, eta Europar Batasuneko Teknologia Energetikoaren Plan Estrategikoaren (SET planaren) garapenari lagundu.

Séptimo Programa Marco / EIE