Eraikinen Egiaztapen Energetikorako Prestakuntza-Plana

Bikaintasun-proiektuak. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa

Proiektuaren azalpena

Eraikinen energia-efizientzia sustatzeko asmoz, eraikinen egiaztapen energetikorako prozedura ezartzea eskatzen diete 2002/91/EE Zuzentarauak nahiz 2010/31/EB Zuzentarauak estatu kideei.

2007ko azaroan jarri zen indarrean Eraikin Berrien Ziurtagiria. Egun, jada badauden eraikinen ziurtagiria erregulatuko duen Errege Dekretua onartu berri da, higiezinen parkearen energia-kontsumoa murrizteko giltzarria izaki hori.

Jada Badauden Eraikinen Egiaztapen Energetikoaren prozedurak (CE3X eta CE3) argitaratzeko konpromisoa hartu zuen IDAEk, kalkulu-metodologia ofiziala ezartzen dutenei dagokienez.

Jada badauden eraikinen egiaztapen energetikoaz arduratuko diren etorkizuneko ziurtagiri-emaile teknikariei euskarria emateko, programa informatiko horiek erabiltzeari zuzendutako prestakuntza-plana ari da garatzen IDAE.

Emaitzak

Eraikinen egiaztapen energetikoaz arduratzen diren agente nagusiak biltzen dituzten elkargo profesionalen batzordeen bidez, prestatzaileak trebatzeko ikastaroak antolatu ditu IDAEk. Horietan, 260 ikaslek hartu dute parte, elkargo bakoitzaren bidez gara ditzaten prestakuntza espezifikoko planak.

Prestatzaileentzako ikastaroez gain, prestakuntza-planak beste 300 ikastaro emango dituela balioesten da. 6.000 profesionalengana iritsiko dira horiek 2013an. IDAEk, modu zuzenean, 50 ikastarotan lagundu du, 900 teknikari baino gehiago trebatuz.
 

Logotipo Certificación Energética de Edificios Existentes
Edificación