Energiaren Gida

Bikaintasun-proiektua. Prestakuntza, informazioa eta komunikazioa

Proiektuaren azalpena

"Energiaren gida praktikoa: kontsumo efiziente eta arduratsua" erreferentea da energia-aurrezpenarekin eta energia-kontsumo arduratsuarekin zerikusia duen guztian, herritarrei dagokienean.

Herritarrei zuzendutako hizkera lauan dago idatzita, Institutuko hainbat adituk garatu dute, eta Institutuari eragiten dioten elementu komunenak ukitzen ditu; esaterako, etxeko energia-aurrezpena, etxetresna elektrikoak, argiztapena, eroapen efizientea eta abar.

Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren argitalpen izarra da "Energiaren gida praktikoa", eta IDAE da herritarren artean energia-aurrezpena eta energia-efizientzia sustatzeko komunikazio-tresna nagusietako bat.

 

Emaitzak

1994an egin zen Energiaren gidaren lehenengo edizioa, eta hainbat aldiz berrargitaratu eta eguneratu da. Gaur arte, argitalpen horren zazpi milioitik gora ale argitaratu dira. Espainian, zabal banatu da herritarren artean, hainbat jardueratan, eta zenbait kolektibok (besteren artean,

eskolek, institutuek, kontsumitzaileen elkarteek eta enpresek —Coca Cola Espainiak eta Ikeak, adibidez—) berariaz eskatu dute, kolektibo horien prestakuntzan erabiltze aldera.

2014an, formatu digital berria eman zioten gidari, eta eskuragarri dago hemen: www.guiadelaenergia.idae.es

 

Errepikagarritasuna

Energiaren gida erreferentea da, baita gaztelaniadun beste herrialde batzuetan ere (hala nola, Chilen, Paraguain eta Ekuadorren). Horietan, OLADEren bidez, gidaren bertsio bana egin da, tokiko errealitateari egokituta.

Guía de la Energía