Energia-Aurrezpena ERCROS industria kimikoan

Bikaintasun-proiektua. Inbertsioa

Proiektuaren azalpena

Mintz elektrolizatzaileetan oinarritutako teknologia batekin ordezkatzea merkurio-teknologia, kloro-potasa ekoizteko, ERCROS SA enpresak Sabiñánigo herrian (Huescan) duen lantegian.

Datu teknikoak

Orduan gehienez 3,9 tona kloro ekoizteko gaitasuna duten bi mintz elektrolizatzailedun instalazioa. Ercrosek kosturik gabe dauzka ekipo horiek, Asahi Kasei-rekin batera egindako ikerketaren ordain gisa.

Bigarren-mailako arazketa sartu da gatzun-zirkuituan.

Kloro-zirkuitua egokitu da.

Potasa kontzentratzeko instalazioa, merkataritza-potasa lor dadin % 50ean.

Ekonomia- eta energia-datuak

2010ean amaitu zen proiektua, eta, batez beste, 6.043 MWh-ko energia-aurrezpena lortu da urtean. Energia-kontsumoa eta tratamenduak, mantentze-lanak... murrizteagatiko aurrezpen ekonomikoa 2,6 milioi eurokoa da urtean.

IDAEren inbertsioa eta espero ziren diru-sarrerak

Merkataritza-finantzaketarako formularen bidez eta zerbitzu-errentamenduko kontratu baten bidez, 18,42 euroko inbertsioa egin du IDAEk. 

Institutuari begira, inbertsio-itzulera 26,58 milioi eurokoa izango dela balioetsi da.

Errepikagarritasuna

Kloro-sodaren fabrikaziora eraman daiteke merkuriozko gelaxken ordez mintzezko gelaxkak jartzeko jarduna. Hortaz, toki hauetan errepika liteke proiektua: NIVYN ESPAÑA ( Martorell), SOLVAY QUIMICA (Torrelavega), ELNOSA (Lorizángo lantegia), ERCROS SA (Vilasecako lantegia)  eta Electroquímica Onubense (Palos de la Frontera).
 

Industria
Industria