Inicio · Ahorra Energia · Renovables de Uso Domestico · SOLCASA Programa

SOLCASA Programa

Eraikinetako eguzki-instalazio termikoak finantzatzea gaitutako enpresei

Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2020 Planaren esparruan, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko Presidentetzaren Ebazpena argitaratu zen, 2010eko maiatzaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horren bidez, eraikinetako eguzki-energia termikoari buruzko SOLCASA programan enpresak gaitzeko deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri ziren.

BIOMCASA eta GEOTCASA programek bezalaxe, finantzaketa-sistema bat ezartzeko xedea dauka SOLCASA programak, eguzki-energia termikoa erabiliz eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzen dituztenen premiei egokitutako kalitateko eskaintza sustatzeari begira, Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planaren esparruan.

Gaituta dauden eta programako betekizunak betetzen dituzten enpresek aurkezten dituzten proiektuak finantzatzeko, 5.000.000 euroko aurrekontu espezifikoa jarri du IDAEk.

Orrialde honetan bertan erantsitako dokumentuetan aurki ditzakezu eskabideak aurkezteko oinarriak eta eskabide-eredua.

PRETEL sistema bateratura sartzeko web-sarbidea

Pretel zehaztapena