Inicio · Ahorra Energia · Renovables de Uso Domestico · GEOTCASA Programa

GEOTCASA Programa

Eraikinetako instalazio geotermikoak finantzatzea gaitutako enpresei

Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planaren esparruan, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko Presidentetzaren Ebazpena argitaratu zen, 2010eko maiatzaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horren bidez, eraikinetako energia geotermikoari buruzko GEOTCASA programan enpregaitzeko deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri ziren.

OHARRA:  Aurretik, GEOCASA deitu zitzaion programa horri.

 

BIOMCASA eta SOLCASA programek bezalaxe, finantzaketa-sistema bat ezartzeko xedea dauka GEOTCASA programak, energia geotermikoa erabiliz eraikinetan ur beroa eta klimatizazioa erabiltzen dituztenen premiei egokitutako kalitateko eskaintza sustatzeari begira, Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planaren esparruan.

Gaituta dauden eta programako betekizunak betetzen dituzten enpresek aurkezten dituzten proiektuak finantzatzeko, 3.000.000 euroko aurrekontu espezifikoa jarri du IDAEk.

Orrialde honetan bertan erantsitako dokumentuetan aurki ditzakezu eskabideak aurkezteko oinarriak eta eskabide-eredua. 

PRETEL sistema bateratura sartzeko web-sarbidea

Pretel zehaztapena