Inicio · Ahorra Energia · Renovables de Uso Domestico · Biomcasa II Programa

Biomcasa II Programa

Eraikinetan biomasa termikoko proiektuak egiteko programa

2013ko urtarrilaren 14an, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko azaroaren 13ko Ebazpena argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horren bidez, BIOMCASA II programan laguntzen duten enpresak gaitzeko deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri ziren. 

Espainiako eraikinetan biomasa termikoko proiektuak egitea sustatzen eta horiek finantzatzen jarraitzea da programaren xedea, proiektu mota horietan aurrera egitea eta programara enpresa berriak sartzea ahalbidetze aldera.

Energia Zerbitzuetako Enpresen (ESE) merkatuak biomasaren arloan egin duen bilakaera eta oro har eskuratu den eskarmentua kontuan hartuta, 5.000.000 euroko inbertsio-aurrekontuarekin hornitu da programa, eta, aldi berean, merkatuko baldintzetatik hurbil dagoen egoerara egokitu dira finantza-baldintzak; bai gaitutako enpresen eta proiektuen gaineko kontrol-baldintza handiagoekin, bai kontrolerako beste neurri batzuekin; hala nola, PRETEL telesegimendu-sistema ezarriz programaren bidez finantzatzen diren instalazio guztietan.

Orrialde honetan bertan erantsitako dokumentuetan aurki ditzakezu eskabideak aurkezteko oinarriak eta eskabide-eredua.

 

PRETEL sistema bateratura sartzeko web-sarbidea

Pretel zehaztapena

 

Eraikinetako biomasa termikoko instalazioen gida teknikoa (2009)